→Basauri

Pepe Godoyk sexu abusuen inguruko hitzaldia emango du ekainaren 14an Basaurin

Indarkeria matxistari eta abusu sexualei buruzko jardunaldia antolatu dute ekainean Basaurin. Adituek eta biktima izan direnek parte hartuko dute.

Pepe Godoy, Hiru Buruko Munstroa dokumentalean // Argazkia: Geuria

Indarkeria matxistari eta abusu sexualei buruzko jardunaldia antolatu dute ekainean Basaurin. Hilaren 14an, ostiralez, izango da jardunaldia Marienean, 17:00etan hasita. Besteak beste, Pepe Godoy basauriarrak sexu abusuen inguruko hitzaldia eskainiko du.

Jardunaldian parte hartuko dute gainera: Eider Goiburu Moreno sexualitatean eta indarkeria matxistaren prebentzioan adituak, Jokin Azpiazu Carballo ikerlari eta aktibistak, Iñigo Astiz Martinez kazetari eta ‘Ez duzu abusatuko’ liburuaren autoreetako batek, eta Mirian Alonso Cacharro biktima eta aholkulari profesionalak.

Indarkeria matxistaren kontrako batzordeak antolatu du jardunaldia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak