→Basauri

Iñigo Cabacas auziaren epaiketa hasiko da urriaren 15ean

Basauri Iñigo Cabacas

Epaiketa horren aurrean, eta Iñigo Cabacasen familia eta laguneei babesa adierazteko, manifestu bat sinatu dute esparru ezberdinetako hainbat lagunek.

Iñigo Cabacas gaztearen erailketaren epaiketa urriaren 15ean hasiko da, eta sei ertzain egongo dira akusatuen aulkian. Jone Goirizelaia Cabacas-Lizeranzu familiaren abokatuak apirilean adierazi zuenez, “behingoz ahozko epaiketa zabalduko da, froga guztiak aurkeztuko ditugu eta Iñigorentzat eta bere familiarentzat justizia eskatzeko aukera egongo da”. Fiskaltzak ez du sei ertzainentzat zigorrik eskatzen, ez baitu polizia-kargan delitu zantzurik ikusten: “Deliturik ez badago, ezin da erantzulerik zehaztu”. Hori dela eta, Fiskaltzak absoluzioa eskatu du haientzat.

Epaiketa horren aurrean, eta Iñigo Cabacas Lizeranzuren familia eta laguneei babesa adierazteko, manifestu bat sinatu dute esparru ezberdinetako hainbat lagunek. Besteak beste, sinatzaileen artean daude: Itziar Ituño aktore basauriarra; Aitor Merino, Patxo Telleria eta Lander Otaola aktoreak; Fermin Muguruza eta Aiora Renteria abeslariak; Kepa Junkera musikaria; Juan Antonio Nielfa La Otxoa artista; Dani Alvarez eta Xabier Lapitz Eitb-ko kazetariak; Joseba Solozabal TeleBilbao-ko kazetaria; Iñaki Lasagabaster, Jule Goikoetxea eta Cesar Martinez EHU-ko irakasleak; Toti Martinez de Lezea idazlea; eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa. Manifestuaren aurkezpena irailaren 29an, larunbatez, izango da Bilboko Kafe Antzokian 12:30ean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak