→Basauri

Euskarazko ipuin laburren lehiaketa berria jarri dute martxan Basaurin

basauri mikropuinak lehiaketa 2018 unsplash Maciej Ostrowski

Hitz-erdiko kontaketak lehiaketan 12 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Lan bakoitzak 100 hitz izango ditu. Hiru deialdi deitu dituzte lehenengo edizio honetan

Maciej Ostrowski // Unsplash

Hitz-erdiko kontaketak lehiaketan 12 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Lan bakoitzak 100 hitz izango ditu. Hiru deialdi deitu dituzte lehenengo edizio honetan

Gazteei zuzendutako lehiaketa berria abiarazi dute Basaurin, idazteko talentua dutenak aurkitzeko. Hain zuzen ere, Hitz-erdiko kontaketak, euskarazko ipuin laburren lehiaketa sortu dute, 12 eta 35 urte bitarteko herritarrei zuzenduta. 

“Askotan gertatzen den bezala…”. Antolatzaileek emandako esaldi hori abiapuntutzat hartu, eta, gehienez ere, ehun hitzeko kontakizuna idatzi beharko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek.

Guztira, hiru deialdi ditu izango ditu lehiaketak: urtarrilaren 8tik martxoaren 8ra lehenengoa, apirilaren 9tik ekainaren 9ra bigarrena, eta irailaren 10etik azaroaren 10era hirugarrena. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute zirtzart.basauri.eus webgunearen bitartez. Bertan ere lehiaketako oinarriak aurkituko dituzte.

Aurreko deialdian irabazle izandako kontakizunaren azken esaldia izango da hurrengo hiruhilekoko mikrokontakizunen txandako abiapuntua.

275 euroko bonuak deialdi bakoitzean

Deialdi bakoitzean bi kontakizun sarituko dituzte: Kontakizun onena eta Elkar saria (azken honetan 12- 17 urte bitartekoen proposamenak baino ez dira aintzat hartuko). Kontakizun onenaren saria izango da 200 euroko bonua, eta Elkar saria 75 euroko bonua. Gainera, saritutako kontakizunak Geurian argitaratuko ditugu. 

Hitz-erdiko kontaketak lehiaketa Basauriko Udalak, Zirt Zart eta Kultur Basauriren bitartez sortu du, Elkar Euskal Kulturgintzaren eta Geuriaren laguntzarekin.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|