→Basauri

‘Yo soy Pichichi’ antzezlanean arituko da Itziar Ituño basauriarra

basauri-itziar-ituno-2018-yo-soy-pichichi-gidoia-irakurtzen-argazkia-pabellon-6-facebook
Itziar Ituño eta Lander Otaola, gidoi irakurketan // Facebook: Pabellón Nº 6 -ARTE ESZENIKOAK-

Rafael Moreno Aranzadi Pichichi futbol jokalariaren bizitza eszenatokietara helduko da abuztuan Patxo Telleriaren zuzendaritzapean, Bilboko Pabilioi 6 aretoan. Yo soy Pichichi da obraren izenburua eta bertan aktore lanetan izango dira Itziar Ituño, Lander Otaola (obraren gidoilaria ere), Ylenia Baglietto (antzezlanaren koreografoa), Iñaki Urrutia, Felipe Loza, Naiel Ibarrola (pianoa) eta Jon Fresko (bateria). Yo soy Pichichi kabaret tragikomikoa da.

bilbo-yo-soy-pichichi-2018-pabellon-6-lantaldea-gidoia-irakurtzen

‘Yo soy Pichichi’ obrako antzezleak gidoi irakurketan // Pabellón 6

Estreinaldia abuztuaren 22an izango da, Bilboko Aste Nagusian (abuztuaren 18tik 26ra bitartean). Antezlana abuztuaren 31ra arte programatu dute Pabilioi 6 aretoan.

Yo soy Pichichi – Sinopsia

Yo soy Pichichi kabaret tragikomikoa da. Bertan Rafael Moreno Aranzadi Pichichi-ren istorioa kontatzen da, bera izan baitzen Espainiako futbolaren lehen futbolari profesionala. Miguel de Unamuno eta Telesforo Aranzadiren iloba XX. mendeko hasieraren izar bat zen estatu osoan. Pichichi goiz hil zen -29 urtekin-, izugarrizko bizitza uzten atzean. Jaio, bizi eta hil zen Bilboko alde zahar magiko hartan, nesken eta jai artean. Geure protagonistak mutil alaia, jatorra, gautxoria eta dibertigarria zen.
Eta guk kabaret honekin homenaldi txirene bat egin nahi diogu. Abestuko duzu, hunkitu egingo zara, negarrez egingo duzu, barre egingo duzu… eta batez ere Pichichi maite egingo duzu. Yo soy Pichichi iraganera egindako bidaia da, nostalgiara, bueltatuko ez den Euskal Herri baterako bidaia.

bilbo yo soy pichichi 2018 kartela

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak