→Basauri

Borja Perez aktoreak eta Down Fundazioak jasoko dute Ixatxak Saria

Sari banaketa martxoaren 19an izango da San Jose ikastetxean. Borja Perezek Kultura Saria jasoko du eta Down Fundazioak Gizarte saria.

Ixatxak Sarien banaketa iaz // Argazkia: Geuria

Basauriko Ixatxak Sariek 22. edizioa ospatuko dute. Aurten saria jasoko dute Borja Perez Rueda aktore basauriarrak eta Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioak. Sari banaketa martxoaren 19an, asteartez, izango da San Jose ikastetxeko areto nagusian: 11:50ean Gizarte saria banatuko dute eta 12:25ean Kultur saria. Tartean, Basauriko Koral Elkartearen, Danbolin Txistulari Elkartearen eta Edurre Dantza Taldearen emanaldiak izango dira 11:30etik aurrera.

San Jose ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteak banatzen ditu urtero Ixatxak Sariak 1997tik. Sari hauen helburua da udalerriko pertsonak edota instituzioak omentzea, gizartearekiko, kulturarekiko edota kirolarekiko egiten duten lanarengatik. Garaikurra Victor Sarriugarte artista basauriarrak sortu zuen eta Valentin Fernandez ‘Pinceles’ pintorea du oinarri, ‘Ixatxak’ ezizenez ere ezaguna.

Ixatxak Sariak 2019 Martxoak 19

11:30 Basauri Koral Elkartea
11:50 Gizarte Saria: Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioa
12:05 Danbolin Txistulari Elkartea
12:25 Kultur Saria: Borja Perez Rueda
12:40 Basuri Koral Elkartea, Danbolin Txistulari Elkartea eta Edurre Dantza Taldea
13:00 Erreberentzia agurra
13:15 Alkatearen agurra

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak