→Basauri

Efecto Mariposa taldeak joko du Basauriko jaietako lehenengo asteburuan

Efecto Mariposa talde andaluziarrak kontzertua emango du urriaren 12an, larunbatez, Basauriko jaietan. Taldeak berak konfirmatu du bere webgunean.

Urriaren 12an, larunbatez, emango du kontzertua Efecto Mariposa taldeak // Argazkia: Efecto Mariposa

Urriaren 11tik 20ra bitartean ospatuko dira Basauriko jaiak. Dagoeneko kartel lehiaketa martxan da eta GEURIAk jakin ahal izan duenez, Efecto Mariposa talde andaluziarrak kontzertua emango du urriaren 12an, larunbatez.

Efecto Mariposa taldeak Vuela diskoa aurkeztuko du sanfaustoetan. Kalean duen zortzigarren diskoa da eta kontzertu bira iragarri dute euren webgunean urrira arte. Momentuz, azkena, Basauriko jaietakoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak