→Basauri

Inklusioaren aldeko sariak banatuko ditu lehen aldiz Saiatu-Javi Conde klubak

basauri saiatu javi conde 2017 espainiako txapeldun

‘Denontzat sariak’ banatuko ditu lehen aldiz Saiatu-Javi Conde klub basauriarrak, kirolean inklusioaren eta normalizazioaren alde egiten jarraitzeko helburuarekin.

Saiatu-Javi Conde atletismo taldeko kirolariak 2017an // Argazkia: Utzitakoa

‘Denontzat sariak’ banatuko ditu lehen aldiz Saiatu-Javi Conde klub basauriarrak, kirolean inklusioaren eta normalizazioaren alde egiten jarraitzeko helburuarekin. Sari banaketa urtarrilaren 5ean, larunbatez, izango da 12:30ean Bilboko DomusVi Ribera egoitzan.

Lehen edizio honetan sarituak izango dira Asier Aguirre eta Itxaso Munguira Saiatu-Javi Conde atletismo taldeko kideak. Aguirre Europako txapelduna da kros luzean eta Munguira Europako txapelketetan brontzeak lortu ditu Berlinen joan den udan. Bestetik, saria jasoko dute: Jon Salvador atletak eta Kerman Lejarraga boxeolariak. Garaikurra Javier de la Torre eskultore basauriarrak sortu du.

“Lehenengo edizioa da hau, baina gure asmoa da urtero ospatzea ‘Denontzat sariak’”, dio Javi Condek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak