→Basauri

Joseba Vizan basauriarra aske utzi dute, Brasilek haren estraditazioa baztertu ondoren

Epaileek estraditazioa baztertu eta Vizan aske utzi dute, Espainiako Estatuak hari leporatzen dizkioten delituak Brasilen preskribatuta daudelako.

Epaia jakin aurretik kontzentrazioa deitu zuen Kalerak Basaurin // Iraide Lejarreta

Joseba Vizan basauriarraren (Basauri, 1959) kontrako estradizio eskaria aztertu zuten atzo Rio de Janeiron (Brasil). Epaileek estraditazioa baztertu eta Vizan aske utzi dute, Espainiako Estatuak hari leporatzen dizkioten delituak Brasilen preskribatuta daudelako. ETArekin lotura izatea leporatzen zion Espainiak, 80. hamarkadako zenbait gertakari oinarri hartuta.

2013an atxilotu zuten Brasilen eta Espainiako erresumak haren kontra egindako estradizio eskaria gelditu egin zen Vizanek asiloa politikoa eskatu ondoren. 2017ko apirilean berriro atxilotu eta kartzeleratu egin zuten, asiloa ukatuta. Ondorioz, estraditatzeko prozedura berriz jarri zuten martxan. Uztailaz geroztik etxeko atxiloaldian izan da. Vizan 1991tik dago Euskal Herritik kanpo.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak