→Basauri

Juan XXIII kaleko errepidea berriztuko du Basauriko Udalak 20.000 euro inbertituz

Errepideko asfaltoa berritzeaz gain, hondakinentzako eta birziklatzeko edukiontzien kokapena berrantulatuko dute, aparkatzeko leku bat gehituz.

Aparkatzeko leku bat gehituko dute Juan XXIII kalean // Google Maps

Juan XXIII kaleko errepidea berriztuko du Basauriko Udalak, lehenengo eta hamabigarren portalen arteko zatia. Obrak gaur hasi dituzte eta errepideko asfaltoa berritzeaz gain, hondakinentzako eta birziklatzeko edukiontzien kokapena berrantulatuko dute. Modu horretan, aparkatzeko leku bat gehituko dute Juan XXIII kalean.

Aurreikuspenen arabera, obrak bi astez luzatuko dira. Basauriko Udalak 19.863 euro inbertituko ditu obra horretan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak