→Basauri

Sorkuntza tailerra eta bisita gidatuak, Kaleartean ekimenean

Kaleartean ekimenaren bosgarren edizioari hasiera emango diote hilaren 31n eta ekainaren 9ra arte luzatuko da. Aurten Kareaga auzoan egingo dute ekimena.

Kaleartean ekimena iaz // Argazkia: la absurda zurda, kaleartean

Kaleartean ekimenaren bosgarren edizioari hasiera emango diote hilaren 31n eta ekainaren 9ra arte luzatuko da. Ekimen honen xedea da herrian hutsik dauden lokalak eraberritzea eta horretarako esku-hartze artistikoak egitea.

Aurten Kareaga auzoan izango da egitasmoa eta bertako sei lokaletan hamaika esku-hartze egingo dituzte hautatutako artistek. Alde batetik, Hasiberriak kategoriakoak: Inge Conde Moreno, Las Vecinas kolektiboa (Eva Ruiz eta Sandra Cadenas), Jorge Isla, Gorka Larrazabal Candedo eta Irune Vega Conde, eta Mikel Irigoyen Zubero. Eta bestetik, Senior kategoriakoak: Gauzak kolektiboa (Maite Alonso, Unai Ruiz eta Aitor Gametxo),Gorka Vega Barbero -Basauri-, Helena Gonzalez Saez -Basauri-, Arantza Elejabeitia eta Victoria Catalan Ascaso.

Esku-hartzeen bisita ordutegia ondorengoa izango da: ostiraletan 18:00etatik 21:00etara, larunbatetan 11:30etik 14:30era eta 18:00etatik 21:00etara, eta igandetan 11:30etik 14:30era.

Bisita gidatuak

Jarduera artistikoak ikusteko bisita gidatuak antolatuko dituzte ekainaren 2an (euskaraz) eta ekainaren 9an (gaztelaniaz -dagoeneko beteta-). Bisitaldiak Bidasoa metro geltokian hasiko dira 11:30ean. Interesdunek izena eman behar dute aurretiaz Kalearteanen webgunean.

Era berean, umeentzako ekintzak ere prestatu dituzte: sormen tailerra ekainaren 1ean 11:30etik 14:00etara Karmelo Torre kalean, eta ekainaren 8an 11:30ean bisita gidatua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak