→Basauri

Gizarte baztekertari aurre egiteko antolatu dute aurten Kareagako Mendi Martxa

basauri kareaga mendi martxa 2016 11

Kareagako Mendi Martxa solidarioak 5. edizioa ospatuko du apirilaren 22an. Bildutako dirua Gurutze Gorriak aurrera daraman laguntza-egitasmoa du helburu.

Kareagako Mendi Martxa, 2016ko irudia // Geuria

Kareagako Mendi Martxa solidarioak bosgarren edizioa ospatuko du apirilaren 22an, igandez. Sorgina Kultur Elkarteak 8,5 kilometroko ibilbidea proposatzen du, “ingurune naturalaz eta paraje ederraz baliatuz“. Aurtengo mendi martxan bildutako dirua Gurutze Gorria erakundeak aurrera daraman laguntza-egitasmoa du helburu -Basauriko Udal Ongizate Sailarekin koordinaturik-. Hain zuzen ere, familia behartsuei umeentzako sortak banatuko dizkiete (umearen lehenengo bi urteetako jakiak, fardelak eta ohialak, besteak beste).

Urtez urte arazo ekonomiko larriak pairatzen ari diren familien kopurua gora doa, askok gizarte-bazterketaren mugan daudelarik“, diote Sorgina Kultur Elkartetik: “Iaz 112 produktu-sorta banatu zituen Gurutze Gorriak Basaurin eta 2018ko aurreikuspenen arabera, laguntza honen beharrean 150 ume aurkitzen omen dira. Basauriar guztion ardura bada ume guzti horiek 2018an ere laguntza-pakete bana jasotzea“, diote. Egitasmo hau laguntzearren euro bat eskatuko du antolakuntzak. Izen-emateak mendi martxaren egunean bertan egingo dira, Sorginetxean, 09:00etatik aurrera. 10:00etan izango da ibilbidearen hasiera.

basauri kareaga mendi martxa 2018 ibilbidea

Gaztelu eta Malmasin mendietatik igaroko da Kareagako Mendi Martxa // Sorgina Kultur Elkartea

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|