→Basauri

Kareagako aurtengo Mendi Martxa Saharako kanpamentuen aldekoa izango da

Kareagako VI. Mendi Martxa apirilaren 7an ospatuko da aurten eta Saharako errefuxiatuen kanpamentuen aldekoa izango da.

Iazko Mendi Martxa // Argazkia: Geuria

Seigarren urtez jarraian ospatuko da Kareagako Mendi Martxa, Basaurin. Apirilaren 7an, igandez, izango da jarduera eta aurrekoetan bezala kutsu solidarioa izango du: aurtengo mendi martxa Saharako errefuxiatuen kanpamentuen aldekoa izango da, S.E.A.D.ren Aldeko Otsailak 27 Euskal Elkarte Koordinakundeareki elkarlanean.

Kareagako Mendi Martxa Sorgina Kultur Elkarteak antolatzen du urtero, Kareagako Auzo Elkartearen eta Basauriko Udalaren babesarekin.

Sahararen Aldeko Euskal Karabanarekin bat

Ildo horretan, Sahararen Aldeko Euskal Karabanarekin bat egingo du Kareagako Mendi Martxak eta elikagaiak bilduko dituzte otsailaren 19ra bitartean Basauriko zenbait puntutan: Kareaga Gizarte Etxean, Basozelai Gizarte Etxean eta Ibaigane Kultur Etxean. Besteak beste, arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea eta sardinak oliotan, azukrea edota konpresak biltzea da asmoa.

Sahararen Aldeko Euskal Karabana martxoaren 2an aterako da Laudiotik eta Hego Uribe eskualdean elikagaiak biltzen ari dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak