→Basauri

Kale artistentzako espazio berri bat eratu dute Kareagako jaietan

basauri antzerkia txotxongiloak 2018 bihar taldea kli kla berzikla

‘Kale artisten plaza’ delakoa estreinatuko dute aurten Kareagako jaietan. Izenak dioen bezala, kale artistentzako egokitutako eremua izango da.

'Kli! Kla! Berzikla!' ikuskizuna // Argazkia: Bihar Txotxongilo Taldea

‘Kale artisten plaza’ delakoa estreinatuko dute aurten Kareagako jaietan. Izenak dioen bezala, kale artistentzako egokitutako eremua izango da eta Kareagako Gizarte Etxea dagoen plaza izango da bere kokapena. Bertan, hiru ikuskizun antolatu ditu Sorgina Kultur Elkarteak, Kareagako jaien antolatzaileak, Basauriko Kultur Etxearekin elkarlanean: txotxongiloen ikuskuzina, material birziklatuekin egindako musika-tresnen kontzertu didaktikoa eta zirku ikuskizun bat antolatu dituzte ‘Kale artisten plazan’. Txotxongiloen ikuskizuna eta kontzertu didaktikoa euskaraz izango dira.

Kareagako jaiak irailaren 7an, ostiralez, hasiko dira eta hilaren 9ra arte luzatuko dira. Sorgina Kultur Elkarteak 40 jarduera baino gehiago antolatu ditu ume, gazte zein helduentzako. Jai egitaraua hemen irakurgai.

‘Kale artisten plaza’ – Kareagako jaiak 2018

Irailak 8, larunbata
12:00 Txotxongiloen ikuskizuna: ‘Kli! Kla! Berzikla!’, Bihar Txotxongilo Taldea (euskaraz)
17:00 Material birziklatuekin egindako kontzertu didaktikoa: “Traka Matraka!!” (euskaraz)

Irailak 9, igandea
12:30 Zirku-ikuskizuna: ‘The Funes Van’

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak