→Basauri

Basauriko igerilekuak tarteka itxita egon daitezke ekainean, langileen greba dela eta

basauri artunduaga pabiloi handia igerilekuak

Basauriko kirol instalazioetako zenbait langilek greba egingo dute ekainaren 15ean, 18an eta 19an. Hainbat zerbitzuk eta ikastarok aldaketak izango dituzte.

ekainaren 15ean, 18an eta 19an greba egingo dute Basauriko Kirolaken // Argazkia: Basauriko Udala

Basauri Kirolakeko kirol instalazioetan greba egingo dute zenbait langilek ekainaren 15ean, 18an eta 19an, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era. Horren ondorioz, hainbat zerbitzuk eta ikastarok aldaketak jasango dituzte ordutegian. Besteak beste, igerilekuak tarteka itxita egon daitezke egun horietan, ordutegi tarte horietan, soroslerik ez balego. Era berean, baliteke ikastaro hauek bertan behera geratzea ere: Aerobic, Ciclo Indoor, Eskalada, Yoga, Patinajea eta GAP. Bere aldetik, Pilates, Adinekoentzako Gimnasia, Gimnasia hezigarria eta Gimnasia Erritmikoa ikastaroek ez dute aldaketarik izango.

Grebaren ordutegia dela eta, kanpoko igerilekuak 11:00etan zabalduko lituzkete soroslerik balego, edo bestela, 13:00etan goizeko lanuztea bukatu ondoren. Arratsaldean greba 17:00etatik 19:30era dago deituta, eta goizeko aldaketa berak jasango lirateke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak