→Basauri

Kontsumo arduratsuari buruzko lehenengo topaketa hartuko du Basaurik azaroan

Kontsumo Arduratsuaren Astea antolatuko dute bederatzigarren urtez Basaurin. Aurtengo kanpainaren leloa ‘Kontsumorik onena, plastikorik gabekoa’ da.

Truke Azoka antolatzen dute urtero Kontsumo Arduratsuaren Astearen barruan // Argazkia: Sagarrak ekologista taldea

Kontsumo Arduratsuaren Astea antolatuko dute bederatzigarren urtez Basaurin. Aurtengo kanpainaren leloa da Kontsumorik onena, plastikorik gabekoa, eta Basaurin hainbat jarduera antolatu dituzte. Besteak beste, hitzaldiak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, ohikoak diren truke azoka eta ekoazoka, eta kontzertuak izango dira azaroaren 18ra bitartean.

Era berean, lehen aldiz Kontsumo arduratsuari buruzko lehen topaketa antolatuko dute Basaurin. Azaroaren 21ean izango da topaketa hori eta, “plastikorik gabe bizitzeko” jarraibideak partekatuko dituzte gaian interesa dutenek.

“Hondakin plastikoek ingurumenari eragindako arazo larriei erreparatuko diegu, agerian utziz behar-beharrezkoa dela erabili eta botatzeko ontziak gutxitzea”, diote Sagarrak ekologista taldetik: “Ezinbestekotzat jotzen dugu administrazioek eta herritarrok kontsumo-eredu berria sustatzea”. Kontsumo Arduratsuaren Astea Sagarrak ekologista taldeak antolatzen du, Basauriko Udalaren laguntzarekin.

Kontsumo Arduratsuaren Astea 2018 – Egitaraua

Azaroak 10, larunbata
12:00-15:00 Basauriko Pintxo Ekologikoen I. Txapelketa

Azaroak 14, asteazkena
19:00 Hitzaldia Arizko Dorretxean: Kontsumo-eredua aldatzen! Hango eta hemengo kontsumoa saretzen. Zarensare

Azaroak 15, osteguna
20:00 + 22:00 Zinea Social Antzokian: En el mismo barco (jatorrizko bertsioa, azpitituluekin). Sarrera: 4,50 euro

Azaroak 17, larunbata
16:00-20:00 IX. Truke Azoka Solobarria plazan
20:00-21:00 Kontzertua Solobarria plazan: Puro Luego. Zarensare-Enredando sarearen baitan Indarkeria matxistaren eta kontsumoaren arteko hartu-emanei buruz egindako hausnarketetan oinarritutako kantak estreinatuko dituzte

Azaroak 18, igandea
11:00-14:30 IX. Ekoazoka Solobarria plaza

Azaroak 21, asteazkena
19:00-20:15 Kontsumo arduratsuari buruzko I. Topaketa Marienean: Zer egin dezakegu plastikorik gabe bizitzeko?

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak