→Basauri

Ruben Ontiveros basauriarrak komedia-gidoi tailerra emango du Basozelai Gizarte Etxean

Kultur Basauri erakundeak ikastaroak eta tailerrak antolatzen ditu urtero, Basauriko Udaleko Zirt Zart Gazte Bulegoaren laguntzarekin. Urtarrilean Storyboard Master Class ikastaroa eskaini eta gero, otsaila eta martxoa bitartean komedia-gidoi tailerra antolatu dute.

Ikastaroa otsailaren 9an, 16an eta 23an eta martxoaren 2an eta 9an izango da Basozelai Gizarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara, eta Ruben Ontiveros zuzendari eta gidoilari basauriarra arituko da irakasle lanetan.

Interesdunek izena eman behar dute otsailaren 1a baino lehen 944 666 400/30 telefono zenbakira deituz. Matrikularen prezioa 65 eurokoa da.

Haize-instrumentuen konbo tailerra

Bestetik, beste basauriar batek beste ikastaro bat eskainiko du otsaila eta martxoa artean: Javi Alzola saxofoi-joleak, alegia. Basauriko musikariak (Fito&Los Fitipaldis taldean dabil) Haize-instrumentuen konbo tailerra emango du otsailaren 7tik martxoaren 8ra bitartean Basozelai Gizarte Etxean, 19:00etatik 21:00etara.

Tailerrean parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek otsailaren 1a baino lehen. Matrikularen prezioa 55 eurokoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak