→Basauri

La Basconiako Paisaia Plana zehazteko herritarren partaidetza bilatuko du Udalak

basauri basconia lantegia bidebieta

La Basconiako eremuko ekintza plana zehazteko foro irekia antolatu dute ekainaren 13an Pozokoetxeko Kultur Etxean.

Basconia lantegiko eremua // Bidebieta Irratia

Basauriko Hirigintza-Antolamendurako Plan Orokorra berrikustea onartu zuen iaz udalbatzak. Etxebizitza-eskariari dagokionez, La Basconia lantegia zegoen lursaila zoru industriala izatetik erabilera mistoa izateko proposamena luzatzen zuen planaren berrikusketak. Modu horretan, hirigunera hurbilago dagoen eremuan 300 etxebizitza berri eraikitzea eta jarduera ekonomikoa ibai-ertzean ezartzea aurreikusten du berrikusketak (2009an 1.300 etxebitza aurreikusten zen).

Ildo horretan, herritarren iritziak jasotzeko foro ireki bat antolatu du Basauriko Udalak ekainaren 13an, asteazkenez, Pozokoetxeko Kultur Etxean 18:00etatik 20:30era. La Basconiako Paisai Kulturala eta Industrialeko Ekintza Plana zehazteko ikuspuntu ezberdinak batuko dituzte foro horretan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|