→Basauri

Ehunka herritar batu dira Basaurin, La Manadaren epaiaren kontra

  • basauri la manada epaia 2018 kontzentrazioa 1
  • basauri la manada epaia 2018 kontzentrazioa 0
  • basauri la manada epaia 2018 kontzentrazioa 1
  • basauri la manada epaia 2018 kontzentrazioa 0

Nafarroako Auzitegiak La Manada kasuaren inguruan gaur eman duen epaia salatzeko mobilizazioak deitu dituzte hainbat elkarte feministek Hego Uribe eskualdean. Basaurin ehunka herritar elkartu dira, gehienak emakumeak, Bake Epaitegiaren aurrean -udaletxe aurrean- ‘Nik sinisten dizut’ edo ‘Justizia patriarkalaren kontra’ bezalako kartelak eskuetan izan dituztela.

2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaia eman du gaur Nafarroako auzitegiak. Sexu abusu delituagatik zigortu dituzte bost gizon auziperatuak. Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diete eta 50.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkiote biktimari. Horrez gain, bi hilabetez eguneko 15 euroko isuna ordaindu beharko diote biktimari telefono mugikorra lapurtzeagatik.

basauri la manada epaia 2018 kontzentrazioa 1

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|