→Basauri

Basauriko lan-istripuan hildako beharginaren heriotza salatu dute gaur sindikatuek

basauri lan istripua hildakoa 2017 abendua gorsalva holding

Abenduaren 1ean lan-istripua gertatu zen Basauriko Gorsalva Holding enpresan. Zaurien ondorioz, abenduaren 3an 57 urteko langilea hil zen. 

Gaur egin dute elkarretaratzea abenduaren 3an hil zen langilea gogorarazteko eta lan prekarietatea salatzeko // Geuria

Abenduaren 1ean lan-istripua gertatu zen Basauriko Gorsalva Holding enpresan, Artunduaga industrialdean. Zaurien ondorioz, abenduaren 3an 57 urteko langilea hil zen.

Lan-istripu horren aurreran, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea deitu dute gaur, abenduak 11, enpresaren atariaren aurrean. “Lan istripuak eta euren atzean dagoen prekarietatea lehen mailako arazo politikoa bilakatu behar dugu, horregatik lantokietan eta kalean borrokan jarraituko dugu, eredu berri baten alde, baldintza duinen alde eta langileon bizitza eta osasuna erdigunean jarriko duen jendarte eta herri baten alde“, diote LAB sindikatutik: “Sarraski honekin bukatzeko, administrazioei gardentasuna exigitzen diegu, konpromiso politikoa egoera aldatzeko eta gaur, berriro ere exigitzen diegu, lan istripuen aurrean tolerantzia 0, kontrola eta zaintza berma ditzatela“.

Heriotza honekin Hego Uribe-Arratia eskualdean, azken bost hilabetetik hona lau langilek bizitza galdu dute lanean. Azken aurrekoa, irailean. Euskal Herrian 53 langile dira lan istripuz edo istripuen ondorioz hil diren langileak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak