→Basauri

Mari Luz Esteban eta Uxue Alberdi feminismoaz eta euskalgintzaz, Marienean

‘Feminismoa iturri, sormena isuri’ proiektuari itxiera emateko, abenduaren 13an, ostegunez, ‘Euskalgintza eta feminismoa (eta beste hainbat gai)’ solasaldia antolatu dute Marienean.

Estebanekin batera izango da Uxue Alberdi bertsolaria eta idazlea // Argazkia: Marienea

Feminismoa iturri, sormena isuri: Euskara, feminismoa eta sorkuntza proiektua jarri dute martxan Marienean, bertako Euskara Batzordeak bultzatuta. Azaroan zehar azterketa literarioak, sormen tailerra eta bertso saio esperimentala antolatu ondoren, abenduan proiektuaren amaierara iritsiko dira.

Proiektuari itxiera emateko, abenduaren 13an, ostegunez, Euskalgintza eta feminismoa (eta beste hainbat gai) solasaldia izango da Marienean 19:00etatik aurrera. Bertan, Mari Luz Esteban idazlea eta Uxue Alberdi bertsolaria eta idazlea izango dira. “Feminismoaz hitz egingo dugu eta euskalgintzaz arituko gara baina beste hainbat kontu gehiagoz ere mintzatuko gara”, diote Marieneatik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak