→Basauri

Marian Trigo basauriarrak aurrera darrai Emakume Master Cup lehiaketan

basauri marian trigo 2018 esku pilota

Irati Ugalde galdakoztarrak ere parte hartu du Laboral Kutxa Emakume Master Cup lehiaketan, baina ez du kanporaketa irabazi eta ez da hurrengo faserako sailkatu.

Marian Trigo Basauriko frontoian, entrenamendua hasi aurretik // Argazkia: Utzitakoa

Irati Ugalde galdakoztarrak ere parte hartu du Laboral Kutxa Emakume Master Cup lehiaketan, baina ez du kanporaketa irabazi eta ez da hurrengo faserako sailkatu

Lau eta erdiko buruz buruko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa abiarazi dute beste behin. Aurten Gasteizen izan dira lehiaketaren lehen jardunaldiak urriaren 21ean eta bertan Hego Uribe eskualdeko bi emakumek hartu dute parte: Irati Ugalde galdakoztarra eta Marian Trigo basauriarra. Biak Promozio mailakoak dira.

Lehen jardunaldi horretan Trigok aurkari izan ditu Maddi Unanue azpeitiarra eta Karmele Egaña oñatiarra, eta hauek izan dira jokatutako partiduak eta emaitzak: Unanue-Trigo (18-01), Trigo-Egaña (18-04), eta Egaña-Unanue (03-18). Gauzak horrela, hurrengo partiduak jokatuko ditu Trigok urriaren 28an Matienan (Abadiño), 18:30ean (Unanue ere sailkatu da hurrengo partiduetarako). Irati Ugalderen kasuan, Nagore Bilbao laukiztarraren eta Ainhoa Ruiz de Infante otxandioarraren kontra jokatu zuen galdakoztarrak: Bilbao-Ruiz de Infante (11-18), Ruiz de Infante-Ugalde (14-18), eta Ugalde-Bilbao (08-18). Galdakoztarrak kanporaketa irabaztea ez zuen lortu eta txapelketatik kanpo geratu da.

“Gasteizen jokatutako Lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cuparen lehen jardunaldiak, inoizko parte-hartze handienak sortutako ikusmina berretsi baino ez du egin”, diote antolatzaileek. Izan ere, deituta zeuden 54 pilotariek hartu dute parte eta 54 partida jokatuta, euretako 36k lehian jarraitzeko txartela eskuratu dute. Lehen Mailako partiduak aurrerago hasiko dira pilotari gutxiagok eman baitute izena.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak