→Basauri

Sidonie, La Casa Azul, Willis Drummond eta Novedades Carminha, Maz Basauri jaialdian

basauri maz basauri 2017 asistentzia

Rufus T. Firefly, Biznaga, Vulk eta Chico y Chica taldeek osatzen dute kartela. Apirilaren 27tik maiatzaren 5era bitartean ospatuko da MAZ Basauri.

Iaz asistentzia-marka hautsi zuen Maz Basauri jaialdiak // MAZ Basauri

Rufus T. Firefly, Biznaga, Vulk eta Chico y Chica taldeek osatzen dute kartela. Apirilaren 27tik maiatzaren 5era bitartean ospatuko da MAZ Basauriren zazpigarren edizioa

MAZ Basauri jaialdiak zazpigarren edizioa ospatuko du aurten eta kontzertuen egitaraua aurkeztu berri du. Sidonie, La Casa Azul, Willis Drummond eta Novedades Carminha izango dira aurten kartel buruak. Era berean, Social Antzokiko eszenatokian arituko dira Rufus T. Firefly, Biznaga, Vulk eta Chico y Chica taldeak. Apirilaren 27an eta 28an eta maiatzaren 4an eta 5ean ospatuko da jaialdia.

Jaialdiak talde berrien aldeko apustua egiten jarraitzen du talde eta bakarlariei zuzendutako Rockein lehiaketarekin elkarlanean. Kolaborazio horren ondorio moduan Los Cosméticos (2017ko sari nagusiaren irabazleak), Noga (2017ko finalistak), Kiñubak (talde euskaldun onena) eta TOC (publikoaren saria) ere jaialdian izango dira, Cecilia Payne Mungiako taldea bezalako talentu berria moduan.

MAZ Basauri jaialdiak apostua egiten du urtero sarreren prezioak herrikoiak izan daitezen. Gauzak horrela, 8 eta 12 euro artean jarriko dira salgai sarrerak (aurresalmentan BBKko kutxazainetan edo Kutxabank eta Social Antzokiko webguneetan zein Social Antzokiko leihatilan). Social Antzokiko lau jardunaldietarako bonoa 30 euroan egongo da salgai. Sarrerak otsailaren 22an jarriko dira salgai 12:00etatik aurrera.

Aurten ere MAZ Basauriren programazioaren barruan antolatuko dituzte TxikiMaz eta ZineMaz. Laster informazio eta zehaztasun gehiago emango du MAZ Basauriko antolakuntzak horien inguruan.

MAZ Basauri 2018 – Egitaraua

Apirilak 27, ostirala
21:30 Sidonie + Rufus T. Firefly. 10-12 euro. Social Antzokia

Apirilak 28, larunbata
12:30 Txiki Maz
18:00 Doako kontzertuak kalean (lekua zehazteke): Noga + Kiñubak + TOC
21:00 Willis Drummond + Biznaga + Los Cosméticos. 8-10 euro. Social Antzokia

Maiatzak 4, ostirala
21:30 La Casa Azul + Chico y Chica. 10-12 euro. Social Antzokia

Maiatzak 5, larunbata
21:00 Novedades Carminha + Vulk + Cecilia Payne. 10-12 euro. Social Antzokia

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|