→Basauri

Nazioarteko eta bertoko 220 atleta hartuko ditu Basauriko XX. Meeting Paralinpikoak

basauri meeting probak 2016 artunduaga 9

Basauriko Meeting Paralinpikoa maiatzaren 20an ospatuko da Artunduaga kiroldegian. Aurten Nazioarteko Kirol Paralinpikoen Topaketak 20 urte beteko ditu.

2016ko Meeting Paralinpikoa // Geuria

Basauriko Meeting Paralinpikoa maiatzaren 20an ospatuko da Artunduaga kiroldegian. Aurten Nazioarteko Kirol Paralinpikoen Topaketak 20 urte beteko ditu eta 220 kirolari inguru hartuko ditu, zeintzuetatik 150ek ahalmen-urritasuna duten. Besteak beste, itsuak zein ikusmen urritasuna duten atletak, adminen-atzerapena duten kirolariak, garun-paralisia dutenak edo minusbaliotasun fisikoren bat dutenak partaide izango dira topaketan.

“Nazioarteko hainbat atleta etorriko dira gurera, baita Estatukoak ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegokoek eta Basaurikoek ere aukera izango dute euren markak hobetzeko”, dio Javi Condek. Hain zuzen ere, 50 euskal kirolari inguruk hartuko dute parte Meeting-ean.

basauri meeting paralinpikoa 2018 aurkezpena

José Ramón Taranco (Laboral Kutxa), Javi Conde (Meeting-eko antolatzailea), Andoni Busquet (Basauriko alkatea) eta Romualdo Doistua (Basauriko Merkatari Elkarteko kidea // Geuria

Basauriko Probak topaketetan antolatzen diren proba guztiek Nazioarteko Batzorde Paralinpikoaren (International Paralympic Committee – IPC) onespena dute. Zentzu horretan, Munduko, Europako zein Espainiako markak hautsi dituzte hainbat atletek bertan.

Basauriko Probak 2018, XX. edizioa

Maiatzak 20, igandea
09:30 – Pisu jaurtiketa. Zutunik. Gizonezkoak
09:30 – Disko jaurtiketa. Eserita. Mistoa
10:00 – Martxa 3.000 metro. Mistoa
10:25 – Gurpildun aulkiak: 200 metro
10:30 – Luzera jauzia. Gizonezkoak
10:35 – 200 metro. Emakumezkoak
10:40 – 200 metro. Emakumezkoak
10:45 – 200 metro. Emakumezkoak
10:50 – 200 metro. Gizonezkoak
10:55 – 200 metro. Gizonezkoak
11:00 – 200 metro. Gizonezkoak
11:05 – 200 metro. Gizonezkoak
11:15 – 5.000 metro. Gizonezkoak
11:30 – Disko jaurtiketa. Zutunik. Mistoa
11:30 – Pisu jaurtiketa. Eserita. Gizonezkoak
11:40 – 100 metro. Emakumezkoak
11:45 – 100 metro. Emakumezkoak
11:50 – 100 metro. Emakumezkoak
11:55 – 100 metro. Emakumezkoak
12:05 – 1.500 metro. Gizonezkoak
12:20 – 800 metro. Gizonezkoak
12:27 – 800 metro. Gizonezkoak
12:30 – Pisu jaurtiketa. Emakumezkoak
12:35 – Luzera jauzia. Emakumezkoak
12:35 – 800 metro. Emakumezkoak
12:40 – Ohorezko Txipien banaketa: Sara Martinez, Ionut Preda (Errumania), Pedro Maroto eta Miguel Angel Torralba
12:45 – 400 metro. Emakumezkoak
12:50 – 400 metro. Gizonezkoak
12:55 – 100 metro. Gizonezkoak
13:00 – Gurpildun aulkiak: 100 metro
13:05 – 100 metro. Gizonezkoak
13:10 – 100 metro. Gizonezkoak
13:15 – 100 metro. Promozio maila
13:20 – 100 metro. Gizonezkoak
13:25 – 100 metro. Gizonezkoak
13:30 – 100 metro. Gizonezkoak
13:35 – 100 metro. Promozio maila

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|