→Basauri

Argazkiak | Munduko marka hautsi du Sara Andres madrildarrak luzera jauzian, Basauriko Meeting Paralinpikoan

Ekainaren 9an, igandez, ospatu da Artunduaga kiroldegian Nazioarteko XXI. Meeting Paralinpikoa. Bertan nabarmentzekoa izan da Sara Andres Barrio madrildarraren Munduko errekorra. Hain zuzen ere, munduko marka hautsi du T62 luzera jauzian (4,11 metro), maiatzean L’Hospitaleten egin zuen marka hobetuz (3,97 metro). Ildo horretan, Dubaiko Mundialean parte hartuko du Andresek azaroan (azaroak 7-15).

Nazioarteko eta bertoko 250 atleta baino gehiagok hartu dute parte Basauriko Probetan, eta horietatik 156k desagaitasunen bat dute (fisikoa, zentzumenetakoa, intelektuala edo gorrak). Guztira 38 proba izan dira (abiadura, bide erdi-luzeko lasterketa, jauziak eta jaurtiketak) eta partaideek gutxieneko markak egitea bilatu dute, abuztutik aurrera txapelketetan parte hartu ahal izateko. Horren adibide izan da, besteak beste, Alberto Suarez Laso asturiarrak 5.000 metroetan egindako gutxieneko marka Dubaiko Mundialean parte hartzeko (15’03″18). Izaskun Oses Ayucar nafarra eta Abderrahmán Ait Khamouch maroko-espainiarra ere hurbildu dira Basauriko Meeting Paralinpikora.

Iaz bezala, aurten ere Ohorezko Txipiak banatuko ditu Basauriko Merkatari Elkarteak. Casimiro Martinez Jimenez entrenatzaileak, Francisco Maderuelo eta Jose Maria Pampano Pampa atletek eta Saiatu-Javi Conde-Basauri Atletismo Egokituko Klubak jaso dute aurten Ohorezko Txipia. Gainera, omenaldi berezia egin diete Izaskun Urbina eta Txema Cabezudo Basauriko Probak topaketaren zutarri izandakoei, “azken 15 urteotan Meetinga antolatzen egin duten lan eskergagatik”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak