→Basauri

250 atleta eta 38 proba hartuko ditu Basauriko XXI. Meeting Paralinpikoak

Ekainaren 9an, igandez, Artunduaga kiroldegiak Nazioarteko XXI. Meeting Paralinpikoa hartuko du 09:30etik aurrera.

Basauriko Meeting Paralinpikoa iaz, bere XX. edizioan // Argazkia: Geuria

Ekainaren 9an, igandez, Artunduaga kiroldegiak Nazioarteko XXI. Meeting Paralinpikoa hartuko du 09:30etik aurrera. Guztira 38 proba izango dira (abiadura, bide erdi-luzeko lasterketa, jauziak eta jaurtiketak) eta partaideek gutxieneko markak egitea bilatuko dute, abuztutik aurrera txapelketetan parte hartu ahal izateko.

Aurten nazioarteko eta bertoko 250 atleta baino gehiagok hartuko dute parte, eta horietatik 156k desagaitasunen bat dute (fisikoa, zentzumenetakoa, intelektuala edo gorrak). Besteak beste, Sara Andres madrildarra, Izaskun Oses nafarra, Abderrahmán Ait Khamouch maroko-espainiarra edota Alberto Suárez asturiarra hurbilduko dira Basaurira gutxieneko markak egitera.

Iaz bezala, aurten ere Ohorezko Txipiak banatuko ditu Basauriko Merkatari Elkarteak. Casimiro Martinez Jimenez entrenatzaileak, Francisco Maderuelo eta Jose Maria Pampano Pampa atletek eta Saiatu-Javi Conde-Basauri Atletismo Egokituko Klubak jasoko dute aurten Ohorezko Txipia. Era berean, omenaldi berezia egingo diete Izaskun Urbina eta Txema Cabezudo Basauriko Probak topaketaren zutarri izandakoei, “azken 15 urteotan Meetinga antolatzen egin duten lan eskergagatik”, diote.

Basauriko Meeting Paralinpikoa Basauriko Merkatari Elkarteak antolatzen du urtero, Basauriko Udalaren laguntzarekin.

BASAURIKO PROBAK 2019, XXI. EDIZIOA

Ekainak 9, igandea
09:30 – Pisu jaurtiketa “David Casinos”. Zutunik. Gizonezkoak
09:30 – Disko jaurtiketa “Miguel Barcena”. Eserita. Mistoa
10:00 – 100 metro. Basauriko Probak, promozio maila A
10:05 – 100 metro. Basauriko Probak, promozio maila B
10:10 – 100 metro. Basauriko Probak, promozio maila C
10:25 – Gurpildun aulkiak: 200 metro. Mistoa
10:30 – Luzera jauzia “Xabi Porras”. Gizonezkoak
10:35 – 200 metro. Emakumezkoak. Open C
10:40 – 200 metro. Emakumezkoak. Open B
10:45 – 200 metro. Emakumezkoak. Open A
10:50 – 200 metro. Gizonezkoak. Open “Guillermo Sainz”
10:55 – 200 metro. Gizonezkoak. Open “Rafa Gomez”
11:00 – 200 metro. Gizonezkoak. Open “Kini Carrasco”
11:05 – 200 metro. Gizonezkoak. Open “Fernando Costas”
11:15 – 5.000 metro. Gizonezkoak. Open “Ivan Hompanera – Joseba Larrinaga VII. trofeoa”
11:30 – Disko jaurtiketa “Juanjo de Campos”. Zutunik. Mistoa
11:30 – Pisu jaurtiketa “Patricio Ares”. Gizonezkoak
11:40 – 100 metro. Emakumezkoak. Open “E”
11:45 – 100 metro. Emakumezkoak. Open “Izaskun Urbina”
11:50 – 100 metro. Emakumezkoak. Open “Itxaso Munguira-Jesus Munguira”
11:55 – 100 metro. Emakumezkoak. Open “Sara Martinez Puntero”
12:00 – 100 metro. Emakumezkoak. Open “Puri Santamarta – General Optica”
12:00 – Ohorezko Txipien banaketa
12:10 – 1.500 metro. Gizonezkoak. Open eta Beteranoak “Abel Anton-Martin Fiz”
12:20 – 800 metro. Gizonezkoak. Open “Jose A. Gonzalez Aouita”
12:27 – 800 metro. Gizonezkoak. Open “Javi Soto”
12:30 – Pisu jaurtiketa. Emakumezkoak
12:35 – Luzera jauzia “Rosalia Lazaro”. Emakumezkoak. Open
12:35 – 800 metro. Emakumezkoak. Open “Izaskun Oses”
12:45 – 400 metro. Emakumezkoak. Open “Yaiza Perez”
12:50 – 400 metro. Gizonezkoak. Open “Txema Cabezudo”
12:55 – 100 metro. Gizonezkoak. Open “Santa-Pampa”
13:00 – Gurpildun aulkiak: 100 metro. Mistoa
13:05 – 100 metro. Gizonezkoak. Open “Txaber de la Torre”
13:10 – 100 metro. Gizonezkoak. Open “Aitor Calvo”
13:15 – 100 metro. Mistoa. Open “Hector Lozano”
13:20 – 100 metro. Gizonezkoak. Open “Roberto Gomez”
13:25 – 100 metro. Gizonezkoak. Open “Victor Gutierrez”
13:30 – 100 metro. Gizonezkoak. Open “Gilberto Alavez”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak