→Basauri

Basauriko Meeting Probek zigilu pertsonalizatua izango dute bere 20. urteurrenean

basauri meeting probak 2018 20 urteurrena marrazki lehiaketa aurkezpena

Basauriko Meeting Proben 20. urteurrenaren harira, San Jose ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteak antolatzen duen marrazki lehiaketak ‘Atletismo egokitua’ gaia izango du ardatz.

San Jose Ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteak antolatzen du marrazki lehiaketa, Basauriko Merkatari Elkartearen laguntzarekin // Geuria

Basauriko Meeting Proben 20. urteurrenaren harira, San Jose ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteak antolatzen duen marrazki lehiaketak ‘Atletismo egokitua’ gaia izango du ardatz

Aurten 20 urte beteko ditu Basauriko Meeting Probak (maiatzaren 20an izango da). Urteurren horren aurrean, zigilu pertsonalizatua argitaratuko dute eta hori aukeratzeko lehiaketa izango da. Hain zuzen ere, San Jose Ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteak 1970. urtetik antolatzen duen margo eta marrazki lehiaketatik (aurten 48. edizioa) hautatuko dute zigilua. Zentzu horretan, atletismo egokitua izango da lehiaketako gai nagusia.

Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago otsailaren 28ra arte. Basauriko ikastetxeetan lehiaketan parte hartu ahal izateko 1.000 lamina baino gehiago banatuko dituzte: “Espero dugu aurrekoetan baino parte-hartzaile gehiago egongo direla. Bataz beste 600 ikaslek hartu dute parte aurreko edizioetan“, dio Javi Landeta San Jose Ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteko kideak. Era berean, lehiaketan parte hartzeko deia zabalduko drute Galdakaoko zein Etxebarriko eskoletan.

Hiru maila ezberdin ditu lehiaketak: 6 eta 8 urte arteko neska-mutilak (A kategoria), 9 eta 11 urte artekoak (B kategoria) eta 12 eta 13 urte bitartekoak (C kategoria). Maila bakoitzeko lehenengo bostak sarituko dituzte. Ondoren, 15 sarituetako onenari Basauriko Merkatari Elkartearen sari berezia emango diote (100 euroko txartela, Basauriko Merkatarien Elkarteko kide den denda batean gastatzekoa). Lan horrekin, gainera, XX. urteurrenaren oroitzapen-zigilua egingo dute.

Irabazlea sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dute, martxoaren 9an 19:30ean San Jose Ikastetxean. Ondoren, martxoaren 5etik 8ra bitartean lan guztien erakusketa izango da Ibaigane Kultur Etxean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak