→Basauri

63 urteko basauriar bat hil da Pirinioetan, 100 metroko arrail batetik behera erorita

pirinioak-basauri-63-urteko-mendizalea-hil-2018-uztaila-infernuko-gailurrak-huesca-argazkia-guardia-zibila
Erreskate taldeko kideak ezbeharra gertatu zen lekuan // Argazkia: Guardia Zibila

Basauriko mendizale bat hil da Pirinioetan, 100 metroko arrail batetik behera erorita. 63 urteko gizonezkoa zen eta gaur egun Castro Urdialesen bizi zen.

Ezbeharra Panticosan (Huesca) gertatu da uztailaren 22an, igandez. Infernuko gailurretatik (3.082 metro) beherako bidea hartuta, elurretan irrist egin zuen gizonak 12:30ak aldera. Kranpoiekin eta pioletarekin zihoan. Baskonia Mendi Taldeko kidea zen eta taldeko kide batzuekin joan zen irteerara. Baskonia Mendi Taldeak irteera iragarrita zuen uztailaren 21etik 22ra bitartean Pirinioetara, Bachimañana babeslekura. Igandean Infernuko gailurrera igoera egin zuten.

Panticosa eta Jacako erreskate taldeetako kideak bertaratu ziren eta mendizalearen heriotza baieztatu zuten. Hilotza Jacan dago, autopsia egin diezaioten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak