→Basauri

Basauriko Mintzodromoak 200 partaide inguru hartuko ditu

basauri mintzodromoa 2017 12

Basauriko Euskal Asteari amaiera emateko antolatu dute beste urte batez Mintzodromoa. Bi saio izango ditu, bata goizez eta bestea arratsaldez, Solobarria plazan.

Iazko Mintzodromoa // Geuria

Basauriko Euskal Asteari amaiera emateko antolatu dute beste urte batez Mintzodromoa (aurten laugarren edizioa). Euskara sustatzeko ekimena Solobarria plazan izango da eta bi saio izango ditu, goizez eta arratsaldez: goizeko saioa 10:30ean hasiko da eta 12:00ak arte iraungo du, eta arratsaldeko saioa 18:30etik 20:00etara izango da. Aurtengo Mintzodromoan 200 herritar inguruk eman du izena.

Hiztunek antolakuntzak proposatutako hiru gairen inguruan hitz egin beharko dute, euskaraz. Gai bakoitza lagun talde desberdinekin landuko du partaide bakoitzak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak