→Basauri

Agirre Lehendakaria eta Nafarroa bidegurutzeko zebra-bideak lekualdatuko dituzte, “segurtasun kontuengatik”

Agirre Lehendakaria eta Nafarroa kaleen arteko bidegurutzea birmoldatuko du Basauriko Udalak. Obrak datorren astean hasiko dituzte.

bidegurutzeko zebra-bideak "metro batzuk" lekualdatuko dituzte datorren astetik aurrera // Google Maps

Agirre Lehendakaria eta Nafarroa kaleen arteko bidegurutzea birmoldatuko du Basauriko Udalak. Zehazki, bidegurutzeko zebra-bideak “metro batzuk” lekualdatuko dituzte, “oinezkoen zein ibilgailuen zirkulazioa errazteko eta segurtasuna hobetzeko”, diote udal ordezkariek.

Obrak datorren astean hasiko dituzte eta 33.740 euro inbertituko ditu Udalak.

Etxegarairako bidegorrian obrak

Bestetik, Urbiko kiroldegitik Etxegarai ikastetxera doan bidegorria eraberrituko du Udalak. Dagoeneko obrak egiteko kontratazio prozesua zabaldu du Udalak, eta lizitazio-prezioa 84.697 eurokoa da.

Obrak behin hasita, hilabeteko epean bukatuko dituztela adierazi dute Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak