→Basauri

Oinezkoentzako kaleak aldarrikatzeko ibilaldia antolatu du Sagarrak taldeak

basauri arizgoiti plaza

Sagarrak Ekologista Taldeak Basauri Oinez ibilaldia antolatu du irailaren 30ean, ostiralez, San Fausto eta Arizgoiti auzoetatik zehar.

Sagarrak Ekologista Taldeak ibilaldia antolatu du irailaren 30ean, ostiralez, San Fausto eta Arizgoiti auzoetatik zehar. Jarduera honen helburua da oinezkoentzako kaleak aldarrikatzea: “Kaleak oinezkoentzat berreskuratu nahi ditugu“, diote talde ekologistatik: “Mugikortasunera begirako hiriak eraiki zituzten banakako garraio motordunari lehentasuna emanda, aintzat hartu gabe eremu publikoa topaleku, harremanetarako gune eta egoteko leku ere badela“.

Ibilaldia 18:30ean hasiko da eta Arizgoiti plaza izango da abiapuntu. Jose Fran Cid Agenda 21 eta hiri-mobilidade iraunkorreko aholkularia eta hiri-bideetan oinez adituaren laguntza izango dute ibilaldian: “Urteetan zehar gertatutako aldaketak eta etorkizunerako planak ezagutzeko aukera izango dugu“, diote Sagarraketik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak