→Basauri

Tailerrak, magia eta antzerkia euskaraz izango dira maiatzera bitartean Basaurin

basauri olgetan ondo pasau

Olgetan, ondo pasau! haurrentzako euskarazko doako ikuskizun programa antolatu du beste urte batez Basauriko Udalak, Kultur arloaren bitartez.

Sormen esperientziak, Mama Crea konpainiaren eskutik

Olgetan, ondo pasau! haurrentzako euskarazko doako ikuskizun programa antolatu du beste urte batez Basauriko Udalak, Kultur arloaren bitartez. Martxoa eta maiatza bitartean 12 urte arteko umeentzako 13 emanaldi antolatu dituzte, denak euskaraz. Besteak beste, sormen esperientziak, ipuin kontalaria musikarekin, antzerkia, magia, txotxongiloak, antzerki musikatua edota pailazoak izango dira Basauriko Gizarte Etxeetan, Taberna Nagusian eta Kultur Etxeetan.

Olgetan, ondo pasau! 2018 martxoa-maiatza

Martxoak 16, ostirala
17:30-19:30 Kultura arteko sukaldaritza tailerra. Europa: Pizzak | 4-12 urte | Taberna Nagusia

Martxoak 19, astelehena
17:30-18:45 Antzerki, dantza eta plastika tailerra. Sormen esperientziak familia giroan: Mama Crea | Elebiduna | 0-100 urte | Basozelai Gizarte Etxea

Martxoak 22, osteguna
17:30-19:30 Kultura arteko sukaldaritza tailerra. Europa: Pizzak | 4-12 urte | Pozokoetxe Kultur Etxea

Martxoak 23, ostirala
17:30-18:30 Magia saioa: Magiaren kutxa (Madiber magoa) | Denontzat | Kareaga Gizarte Etxea

Apirilak 9, astelehena
17:30-18:45 Antzerki, dantza eta plastika tailerra. Sormen esperientziak familia giroan: Mama Crea | Elebiduna | 0-100 urte | Basozelai Gizarte Etxea

Apirilak 13, ostirala
17:30-18:30 Haur antzerkia: Faustinarekin munduratuz (Eneko Etxebarrieta) | 4-10 urte | Taberna Nagusia

Apirilak 19, osteguna
17:30-18:30 Bertso antzerkia: Hor konpon Marianton (Oskar Estanga eta Itsaso Paia) | 3-8 urte | Pozokoetxe Kultur Etxea

Apirilak 20, ostirala
17:30-18:30 Bertso antzerkia: Hor konpon Marianton (Oskar Estanga eta Itsaso Paia) | 3-8 urte | Kareaga Gizarte Etxea

Apirilak 23, astelehena
17:30-18:45 Antzerki, dantza eta plastika tailerra. Sormen esperientziak familia giroan: Mama Crea | Elebiduna | 0-100 urte | Basozelai Gizarte Etxea

Apirilak 27, ostirala
17:30-18:30 Haur txotxongilo antzerkia: Plisti Plasta (Pantzart taldea) | 1-3 urte | Basozelai Gizarte Etxea

Maiatzak 7, astelehena
17:30-18:45 Antzerki, dantza eta plastika tailerra. Sormen esperientziak familia giroan: Mama Crea | Elebiduna | 0-100 urte | Basozelai Gizarte Etxea

Maiatzak 18, ostirala
17:30-18:30 Ipuin saioa: Ipuinak dantza (Apika) | 4-12 urte | Taberna Nagusia
18:00-19:00 Magia saioa: Magiaren kutxa (Madiber magoa) | Denontzat | Basozelai Gizarte Etxea

Tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar dute interesdunek jarduera izango den lekuan: Basozelai Gizarte Etxea (944 666 400), Taberna Nagusia (944 666 471), Kareaga Gizarte Etxea (944 666 420) eta Pozokoetxe Kultur Etxea (944 666 395). 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak