→Basauri

Parisen lau hilabeteko egonaldia egingo du Otaola bekako irabazleak

basauri otaola beka 2018 ana riano

Basauriko Otaola bekak 30 urte beteko ditu 2019an. Beka honen helburua da arte plastikoen eremuko prestakuntzan eta sorkuntzan laguntzea.

Iazko irabazlea, Ana Riaño, Otaola Bekako arduradunekin // Argazkia: Geuria

Basauriko Otaola bekak 30 urte beteko ditu 2019an. Beka honen helburua da arte plastikoen eremuko prestakuntzan eta sorkuntzan laguntzea eta horretarako diru-laguntza jasotzen du bekaren irabazleak. Iaz, gainera, berrikuntza garrantzitsu bat hartu zuen Bekak: Pariseko Cité Internationale des Arts-en lau hilabeteko egonaldia egitea bekadunak bere proiektua garatzeko. Egonaldi horretan zehar, egoitza- eta ikasketa-gastuak ordainduta izango ditu bekadunak eta gainera 3.600 euro jasoko ditu.

Aurtengo edizioko deialdia zabalik dago martxoaren 22ra arteEuskal Autonomia Erkidegoan bizi eta Beka jaso nahi duten artistek eskabidea aurkeztu behar dute Basozelai Gizarte Etxean.

Otaola familiak finantzatu eta Basauriko Udalak eta Kultur Basaurik kudeatzen dute Juan eta Pablo de Otaola Beka, 1990etik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak