→Basauri

Pentsioen inguruan arituko dira Oskar Matute eta Karlos Ruiz Basaurin

galdakao pentsionistak 2018 martxoak 12 kontzentrazioa argazkia galdakao opina ana maria facebook

Oskar Matute EH Bilduko diputatua Madrilen eta Karlos Ruiz pentsionisten elkarteko kidea izango dira hizlari Pozokoetxe Kultur Etxean martxoaren 15ean.

Galdakaoko pentsionistak ere astelehenero batzen dira // Argazkia: Ana Maria, Galdakao Opina (Facebook)

Pozokoetxeko Kultur Etxeak pentsioen inguruko solasaldia hartuko du martxoaren 15ean, ostegunez, 18:00etan. Oskar Matute EH Bilduko diputatua Madrilen eta Karlos Ruiz pentsionisten elkarteko kidea izango dira hizlari, eta pentsioen eta autonomiaren inguruan arituko dira. Sosaladia irekia izango da eta edonork parte har dezake.

Pentsionisten mugimenduak 1.080 euroko gutxieneko pentsio duinak aldarrikatzen ditu, eta euren ustez, Espainiako Gobernuak 2018rako ezarritako igoera, % 0,25koa, “adar jotze” bat da. Zentzu horretan, manifestazioa deitu dute martxoaren 17an euskal hiriburuetan. Bilbon 17:00etan izango da manifestazioa udaletxetik Jesusen Bihotza plazaraino. “Herritar guztiak” deitu dituzte mobilizaziora, batez ere gazteak.

Urtea hasi zenetik mobilizazioak egin dituzte astelehenero pentsiodunek udalerri ezberdinetako udaletxeen aurrean, baita Hego Uribe eskualdean ere.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak