→Basauri

Pozokoetxe auzoak izango duen eraldaketari buruzko erakusketa ikusgai, irailera arte

Pozokoetxe berria lortzeko lehen urratsak’ erakusketa antolatu du Guztiok Bat Pozokoetxeko Auzo Elkarteak, Kultur Basauriren laguntzarekin.

Pozokoetxe, lehen eta gaur egun // Argazkiak: Geuria

‘Pozokoetxe berria lortzeko lehen urratsak’ erakusketa antolatu du Guztiok Bat Pozokoetxeko Auzo Elkarteak, Kultur Basauriren laguntzarekin. Erakusketak ikusarazten du auzoa eraldatzeko azken urteotan gaur egunera arte egin diren urratsak: trenbide-multzoa zenetik berdegune berria izango den arteko urratsak, hain zuzen.

Erakusketak bi zati ditu: alde batetik, azken 10 urteotan burutu diren proiektu ezberdinak eta gaur egungo proiektuaren xehetasunak, eta bestetik, berdegune berriko 1. Faseko informazioa biltzen dituen panelak. Erakusketa Pozokoetxe Kultur Etxean dago ikusgai, irailaren 20ra arte. Sarrera doakoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak