→Basauri

Herriko erdigunea eraldatzeko plana martxan da, trenbide multzoa eraisten hasita

Pozokoetxeko trenbide multzoan esku hartzen hasi dira jada eta berdegune berria eraikitzeko lanak hasi dituzte martxoa bukaeran. Lanak urte bukaerarako amaituko dituzte

Basauri erdigunea eraberritzeari ekin dio dagoeneko Basauriko Udalak, eta Pozokoetxeko parke berriko lehen fasean esku hartzen hasi dira martxoa bukaeran. Astelehenean Pozokoetxeko bide-horma botatzeari ekin diote eta bederatzi hilabeteetan zehar, bertan ezponda bat eraiki, Erronkari Ibarra kalean espaloi berria egin, gune berdeak eta ekologikoak sortu eta Pozokoetxetik erdigunera joateko bide berriak eratuko dituzte lehenengo fasean. Era berean, saneamendu-sare berria eta argiteria jarriko dituzte, eta aparkaleku berriak ipiniko dituzte Erronkari Ibarra kalean, baterian aparkatzeko. Oraingoz mantendu egingo dituzte trenbide multzoan dauden behin behineko bi aparkalekuak.

Pozokoetxeko parke berrirako obren lehen fasea Gaimaz enpresak burutuko du eta Udalak 615.030 euro inbertituko ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak