→Basauri

Programa | Kolore-eztanda, ur-txirrista erraldoia eta musika, Pozokoetxeko jaietan

basauri pozokoetxe 2015 san juan sua

Ekainaren 21etik 23ra bitartean ospatuko dira Pozokoetxeko jaiak, Basaurin. Gastronomia txapelketak, puzgarriak, Zientziapolis edota San Juan sua izango dira.

San Juan suak eta EZ3 taldearen kontzertuak itxiko dituzte Pozokoetxeko jaiak // Argazkia: Geuria

Ekainaren 21etik 23ra bitartean ospatuko dira Pozokoetxeko jaiak, Basaurin. Besteak beste, kalejirak, gastronomia txapelketak, puzgarriak, ur-txirrista erraldoia, kolore-eztanda jaia, Zientziapolis, musika eta San Juan sua izango dira.

Pozokoetxeko jaiak 2019 – Egitaraua

Ekainak 21, ostirala
18:00 Txupinazoa
19:00 Kaljira: entzierroak zezentxoekin
20:00 Tortilla txapelketaren hasiera
21:00 Tortillak entregatzea eta sari banaketa
23:00 DJ Markelin

Ekainak 22, larunbata
08:00 Txupina
11:00 Puzgarriak umeentzako
11:00 Ur-txirrista erraldoia (50 metro) ume zein helduentzako
12:00 Holi Torico Party, kolore-eztanda jaia + apar festa
12:00 Poteoa auzotik Basauri Trikitixarekin
18:00 Jolasak “made in Pozokoetxe”, Gizarte Etxeko plazan
18:00 Txitxarilloa
23:00 Kontzertua: Los Primos al compás de Flamenkito

Ekainak 23, igandea
08:00 Txupina
09:00 Paella-txapelketaren hasiera
11:00 Hamaiketakoa
12:00 Poteoa Danbolin Txistu Elkartearekin
12:00 Zientziapolis
14:00 Dantza erakustaldia: Dancing Queens
15:00 Paellak aurkeztea eta sari banaketa
18:00 Haizedoinu taldea
20:30 Txokolatada
21:30 Kontzertu akustikoa: EZ3 Rock ‘N’ Pop
22:00 San Juan sua
22:30 Kontzertua: EZ3
24:00 Jai amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak