→Basauri

Rock&Choir ekimena Basaurira dator martxoan Zirzira Ahots Taldearen eskutik

basauri choir fusion 2016 zirzira

Basauriko Zirzira Ahots Taldeak eta Euskadiko talde onenetako musikariek indarrak batu dituzte Rock&Choir proiektuan, musika koralaren eta rock&rollaren zaleak erakartzeko.

Choir Fusion ikuskizuna eskaini zuen Zirzirak 2016an // Zirzira Ahots Taldea

Basauriko Zirzira Ahots Taldeak eta Euskadiko talde onenetako musikariek indarrak batu dituzte Rock&Choir proiektuan, musika koralaren eta rock&rollaren zaleak erakartzeko. Ius Perez Zirzirako zuzendariak dioenez, “kanta ezagunez gozatzeko aukera eskaintzen du ikuskizunak, horretarako propio prestatutako bertsioekin, eta maila handiko kantari eta musikariek hartzen dute parte bertan“. Rock&Choir ekimena martxoaren 10ean, larunbatez, izango da Social Antzokian 20:30ean. Sarrerak salgai daude 10 euroan eta 5 euroan Social Antzokiko bazkideentzako.

Kontzertuan abesti hauek kantatutuko dituzte: California Dreamin’ (The Mamas And The Papas), Twist And Shout (The Beatles), Stand By Me (Ben E. King), Rock Around The Clock (Elvis Presley),  Knocking On Heavens Door (Bob Dylan), Another Brick In The Wall (Pink Floyd), Hotel California (The Eagles), Stairway To Heaven (Led Zeppelin), Venus (Shocking Blue), Under Preassure (Queen/David Bowie), Rolling In The Deep (Adele), It´s My Life (Bon Jovi), With Or Without You (U2) eta Viva La Vida (Coldplay). Ikuskizunak 90 minutuko iraupena izango du, eta Zirzirak eta musikariek 36 umek osatutako abesbatza baten laguntza izango dute gai batzuetan.

Britainia Handiko fenomenoa

Rock ‘N Choir ekimena Britainia Handian sortu zen orain dela 10 urte baino gehiago, eta Erresuma Batuko 20.000 artista baino gehiago batzen ditu mugimendu horretan. Esperientzia ahaztezina izan da agertoki onenetan urte askotan egindako lanaren abala duen musika-proposamen honetaz gozatu duten guztientzat.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|