→Basauri

Udalbatzak erabakiko du erdigunea berritzeko planarekin jarraitu ala ez

basauri udalbatza 2018 urtarrila osoko bilkura

Otsailaren 22ko osoko bilkuran erabakiko du Basauriko udalbatzak San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe inguruko eremua berritzeko planarekin aurrera egin edo ez

Basauriko Udaleko udalbatza urtarrileko osoko bilkuran // Basauriko Udala

Otsailaren 22ko osoko bilkuran erabakiko du Basauriko udalbatzak San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe inguruko eremua berritzeko planarekin aurrera egin edo ez

Abenduaren 17an herri galdeketa egin zen Basaurin, San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe inguruko eremua eraberritzeari buruzkoa. Baiezkoak irabazi zuen, baina parte-hartzea ez zen gutxieneko %20ra iritsi. 33.480 basauriar zeuden botoa ematera deituta eta 6.051 lagunek eman zuten botoa (%18,07): 4.425 baiezko (%73,13), 1.579 ezezko (%26,09), 22 boto zuri (%0,36) y 25 baliogabe (%0,41). Gutxieneko %20ra iritsi ez zenez (645 herritar gehiagoren botoak behar ziren %20ra iristeko), udalbatza bera izango da aurrera jarraituko duten edo proiektua birformulatu behar den erabakiko duena. Eta hori eztabaidatuko dute otsailaren 22ko osoko bilkuran. 

Udal gobernu taldeak adierazi du %20ko parte-hartzera heldu izan balitz, emaitza politikoki loteslea izango zitekeela, herritarrek planaren alde egin edo ez. “Planaren kontra %20a baino gehiagok bozkatu izan balu, proposatutako plana bertan behera geratuko zelaren konpromisoa hartu genuen gobernu taldetik, baina ez da horrelakorik gertatu eta gehiengoak planaren alde egin du“, dio Andoni Busquet Basauriko alkateak: %20 horretatik oso gertu geratu ginen eta planak gertutik ukitzen dituen auzoetan %20a gainditu egin zen“.

Datuak datu, Musika Eskolako hautes-mahaian San Fausto inguruko bizilagunek bozkatu zuten, beste auzo batzuetakoekin batera, eta parte-hartzea %29,6koa izan zen. Pozokoetxekoan, berriz, %33,5era iritsi ziren. “Galdeketan parte hartu zuten lau herritarretik hiruk planaren aldeko botoa eman zuten. Osoko bilkurara eramango dugu proiektua behin-betiko onarpena proposatzeko, eta orain alderdi bakoitzak arduraz jokatu beharko du”, azaldu du Busquetek, emaitzak positiboki baloratzearekin batera: “%20tik oso-oso gertu geratu ginen eta baietzak irabazi zuen nagusitasun osoz. Baiezko eta ezezko botoen arteko ezberdintasun portzentaia %47koa da, eta gutxieneko bezala %5a izatea geneukan ezarrita“, erantsi du. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak