→Basauri

San Migelgo frontoia eraberritu du Basauriko Udalak 4.250 euro inbertituz

San Migelgo frontoiak itxura berria du. Bidebieta Pilota Taldeak egindako iradokizuneei jarraiki, hormak kolore berdez margotu dituzte eta zorua gorriz.

Lehen zuriz zegoen margotuta San Migelgo frontoia // Argazkia: Basauriko Udala

San Migelgo frontoiak itxura berria du. Hain zuzen ere, pilotalekua eraberritu dute azken egunotan: frontoiko horma eta zorua berritu eta margotu dituzte. Hormak kolore berdez margotu dituzte eta zorua gorriz. Lehen zuriz zegoen margotuta San Migelgo frontoia.

“Bidebieta Pilota Taldeak egindako iradokizuneei jarraiki hautatu dira frontoia margotzeko koloreak eta marren markaketa, bertan egiten baidituzte eskola mailako pilota txapelketak”, diote udal ordezkariek. Basauriko Udalak 4.250 euro inbertitu ditu lan horietan eta gaurtik aurrera erabilgarri dago edozein erabiltzailerentzako.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak