→Basauri

San Migeleko Kros Solidarioa ekainean izango da Dravet Fundazioaren alde

basauri san migel 2016 kros solidarioa arantza bifidoa 4

Laugarren edizioa beteko du aurten San Migeleko Kros Solidarioak. Ekainaren 9an, larunbatez, ospatuko da eta Dravet Sindromea Fundazioaren alde izango da.

2016ko San Migeleko Kros Solidarioa, Arantza Bifidoa ikertzearen alde // Geuria

Laugarren edizioa beteko du aurten San Migeleko Kros Solidarioak. Ekainaren 9an, larunbatez, ospatuko da eta Dravet Sindromea Fundazioaren alde izango da bertan bilduko duten dirua. Bi lasterketa izango dira: 11:00etan umeen krosa eta 12:15ean helduen krosa. Umeen lasterketak lau distantzia ezberdin izango ditu (300 metro, 600 metro, 1.200 metro eta 1.500 metro) eta helduen kasuan 6 kilometroko lasterketa bakarra izango da.

14 urtetik beherakoek 2 euro ordainko dituzte eta gazte eta nagusiek 5 euro. Apirilaren 26an eta 27an izena emateko aukera egongo da Sofia Taramona ikastetxean, eskola-ordutegia behin amaituta. Era berean, shop.retodravet.com webgunearen bitartez ere izena eman daiteke. San Migeleko Kros Solidarioa Mikelats Kultur Elkarteak antolatzen du orain dela lau urtetik eta helburu solidarioetarako dirua biltzea du helburu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak