→Basauri

Hiri-parke berria izango du San Migelek, maisu-maistren etxea botata

basauri san migel castilnovo plaza 2018 google maps

San Migel Mendebaldeko urbanizazioaren hurrengo fasea esleitzeko lehiaketa zabaldu du Basauriko Udalak. Irisgarritasuna hobetuko da lan horiekin.

Maisu-maistren etxea bota eta Castilnovo plaza handitu eta berrituko dute // Google Maps

San Migel Mendebaldeko urbanizazioaren hurrengo fasea esleitzeko lehiaketarako deialdia zabaldu du Basauriko Udalak. Irisgarritasuna hobetuko da lan horiekin

San Migel sektorea urbanizatzeko proiektuaren hurrengo faseari dagozkion lanak esleitzeko lizitazioa argitaratu berri du Basauriko Udalak. Asmoa da eremuko irisgarritasuna hobetzea: luzatu egingo da Ramon Kareaga kalea Gernika kaleraino; Taberna Nagusitik urbanizazio berrira doan sarbidea egokituko da; eta hilerrirako eta Gernika 62 kaleko eraikinerako sarbideetarako bidegurutzeak hobetuko dira. Gainera, maisu-maistren etxea bota eta Castilnovo plaza handitu eta berrituko da. Zentzu horretan, hiri-parke berria izango luke San Migelek.

Obrak esleitzeko lizitazio Eusko Jaurlaritzaren kontratazio-plataforma publikoan argitaratu du Udalak, Bidebi Basauri SL udal sozietate publikoaren bitartez. 1.293.043 €-ko aurrekontua du proiektuak (BEZa kanpo), eta 36 astean burutzea aurreikusi dute.

Kaleko igogailua

Urbanizazio berrian igogailu bat jartzea aurreikusten du gaur egungo proiektuak. Beste fase baterako proiektatuta dago igogailua eta bitartean udal arduradunak komunitateetako jabeekin bilduko dira, hasieran proposatutako kokapena aldatzeko aukera aztertzeko. Adostasuna dagoenean igogailua “ahalik eta lasterren” eraikitzea aurreikusten dute udal ordezkariek.

180 etxebizitza berri

Kooperatiba-erregimenean dagoeneko babestutako bi etxebizitza-sustapen banatu dituzte (46 eta 29 etxebizitza) eta babes ofizialeko 47 etxebizitza ari dira gaur egun bertan eraikitzen. Era berean, etxebizitza berri gehiago aurreikusten dituzte: prezio tasatuko 48 etxebizitza babestu, 51 etxebizitza libre eta alokairu baxuko 34 etxebizitza. Alokairu baxuko etxebizitzei dagokienez, datozen legegintzaldiotan eraikiko dira, San Migel Mendebaleko urbanizazioa amaitu eta gero.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|