→Basauri

Zoo talde valentziarrak San Migeleko jaietan joko du irailean

Zoo talde valentziarrak Basaurin eskainiko du kontzertua irailaren 28an San Migelgo jaietan, euren webgunean publikatu dutenaren arabera.

Irailaren 28an eskainiko dute kontzertua San Migelgo jaietan // Argazkia: Zoo

Zoo talde valentziarrak aurtengo kontzertu bira du iragarrita bere webgunean. Horren arabera, Basaurin eskainiko dute kontzertua irailaren 28an, larunbatez, San Migelgo jaietan. Rapa, rocka, cumbia eta reggaea nahasten ditu taldeak eta gazteleraz zein valentzieraz aritzen dira. Besteak beste, gaur egungo kontu politikoak eta sozialak lantzen dituzte euren abestietan.

Iaz Arkotxako jaietan izan zen Zoo, eta aurten San Migelgo jaietan emango dute kontzertua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak