Quantcast

‘Basauri sano bizi’ marka sortu dute, bizi-ohitura osasuntsuak bultzatzeko

Tokiko Osasun Sarearen irudia izango den logotipoa diseinatzeko lehiaketa zabaldu du Basauriko Udalak. Parte hartzeko epea irailaren 4ra arte dago irekita

‘Basauri Sano Bizi’ marka sortu dute Tokiko Osasun Sarearen (TOS) barruan Basauri Kirolak, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua (ESI) eta Osakidetza erakundeek. Maraka horren helburua da, batik bat, herritartasun aktiboa eta bizi-ohitura osasuntsuak bultzatzea.

Horren harira, ‘Basauri Sano Bizi’ sarearen irudia izango den logotipoa diseinatzeko lehiaketa zabaldu du Basauri Kirolak udal erakundeak. Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herritarrek (Basauri, Etxebarri, Arrigorriaga, Galdakao, Arakaldo, Urduña, Orozko, Ugao, Zaratamo, Arrankudiaga eta Zeberio) har dezakete parte lehiaketan eta lanak bidaltzeko epea irekita egongo da irailaren 4ra arte (14:00ak baino lehen).

Lanak formatu digitalean aurkeztu beharko dira eta horretarako bi aukera daude: sanobizi@basauri.eus helbide elektronikora bidali edo Artunduagako kiroldegiko bulegoetan entregatu. Lehiaketaren oinarriak hemen daude irakurgai.

300 EUROKO SARIA

Lehiaketak bi fase izango ditu: aurkeztu dituzten logotipoen artean bost finalista hautatzea (irailaren 21ean) eta bozkaketa. Urriaren 19an emango dute ezagutzera logotipoa, ‘Basauri Sano Bizi’ Tokiko Osasun Sarearen lehenengo topaketan. Ondoren, publikoki aurkeztuko dute. Logotipo irabazlearen egileak 300 euroko saria jasoko du.

Erredakzioa

Geuriako erredakzioa. Gurekin harremanetan jartzeko idatzi info@geuria.eus helbide elektronikora, deitu 94 440 66 92 telefono zenbakira edo idatzi iruzkina.

Erlazionatutako edukiak

*

*

Top