→Basauri

Argazkiak | Basauriko Selekzioa osatuko duten futbolariak aurkeztu dituzte

Asier Garcia entrenatzailearen gidaritzapean egongo diren 24 futbolariak aurkeztu dituzte martxoaren 5ean. Horietatik 20 izango dira aukeratuak Basauriko Selekzioaren elastikoa eramateko. Behin betiko aukeraketa hori maiatzean egingo dute entrenatzaileek, Piru Gainza torneoa jokatu aurretik (ekainaren 2an eta 3an).

Lehendabiziko partidua martxoaren 8an jokatuko dute San Antonioren kontra, Etxebarriko futbol zelaian, 19:30etik aurrera. Hurrengo partiduak talde hauen aurka jokatuko dituzte: Basauri Bea (martxoak 22, 19:00. Soloarte. Aurkezpen ofiziala), San Miguel (apirilak 11, 19:00. San Migel), Ariz (apirilak 25, 19:00. Soloarte), Indartsu B (maiatzak 2, 19:00. San Migel), Basconia (maiatzak 9, 19:00. Artunduaga).

basauri selekzioa 2018 aurkezpena 1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak