→Basauri

Sistema patriarkal eta matxistaren kontra gizonezkoen kontzentrazioa deitu dute Basaurin

Gizonak indarkeria matxisten kontra daudela adierazteko kontzentrazioa deitu dute Basaurin azaroaren 22an, ostegunez. Elkarretaratzea Bentako plazan izango da 20:00etan eta mobilizazio honen helburua izango da gizonak ere sistema patriarkal eta matxistaren kontra daudela adieraztea.

Deialdia ez du Basauriko elkarterik egin, baina udalerriko mugimendu feministaren babesa du. “Ez gara gizonezkoen talde bat eta ez dugu hori izan nahi. Helburua da adieraztea gizonak ere indarkeria eta eraso matxisten kontra gaudela. Gizonok ekintza hauetan parte hartu behar dugu eta emakumeak lagundu behar ditugu sistema patriarkal eta matxista hau aldatzeko prozesuan. Emakumeek bizi duten egoera eta horren aurrean gizonon ikuspegi aldaketa ikusarazi nahi dugu”, diote antolatzaileek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak