→Basauri

Naroa Intxausti eta Cecilia Solaguren basauriarrak Social Antzokian

basauri social antzokia 2018 iraila abendua programazioa

Basauriko Social Antzokiak aurten 25 urte bete ditu eta azken lauhileko programazioa aurkeztu dute. Guztira 25 ikuskizun antolatu dituzte.

Gerardo Ayo Social Antzokiko kudeatzailea, Andoni Busquet Basauriko alkatea eta Nora Pereda Kultura zinegotzia // Geuria

Basauriko Social Antzokiak aurten 25 urte bete ditu eta azken lauhileko programazioa aurkeztu dute. Guztira 25 ikuskizun antolatu dituzte irailetik abendura bitartean: antzerkia, dantza, musika, zirkoa eta umeei zuzendutako emanaldiak izango dira. Besteak beste, Aitana Sánchez Gijón, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Yllana antzerki taldea, Mushkum taldea, Andoni Egaña bertsolaria eta Ainhoa Garmendia sopranoa, Ander Lipus eta Patricia Urrutia, Kukai Dantza Taldea edota Korrontzi taldea igoko dira Social Antzokiko eszenatokira, baita Naroa Intxausti eta Cecilia Solaguren basauriarrak ere. SSocial Antzokiko bazkideek sarrerak eros ditzakete ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean, eta bazkide ez direnek uztailaren 7tik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak. 

Eszenatokia berritzea

Gerardo Ayo Social Antzokiko kudeatzaileak jakinarazi duenez, eszenatokia berrituko dute udan. Hain zuzen ere, uztailaren 1etik 15era bitartean egingo dituzte eszenatokiko zorua aldatzeko obrak.

Social Antzokia 2018 Iraila-Abendua

Irailak 28, ostirala
20:30 Antzerkia-Musika: El funeral (Teatro Che y Moche, Aragoi). Gazteleraz, 12 euro. Social Antzokiko bazkideek %50eko deskontua

Irailak 29, larunbata
20:30 Dantza: La maldición de los hombres Marlboro (Excéntrica Producciones, Andaluzia). 15 euro. Social Antzokiko bazkideek %50eko deskontua

Urriak 11, osteguna
20:30 Antzerkia: Espacio disponible (Perigallo Teatro, Gaztela eta Leoi). Gazteleraz, 15 euro. Social Antzokiko bazkideek %50eko deskontua

Urriak 12, ostirala
20:30 Antzerkia: Lo mejor de Yllana. 25 urte (Yllana Teatro, Madril). Testurik gabe, 15 euro

Urriak 20, larunbata
20:30 Musika: Artxipielagoa (Andoni Egaña eta Ainhoa Garmendia). Euskaraz, 15 euro

Urriak 21, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: Linbo planeta (Dejabu Panpin Laborategia, Euskadi). Euskaraz, 5 euro

Urriak 24, asteazkena
20:30 Musika: Mushkum: “Nire totem animalia”. 5 euro, Social Antzokiko bazkideek sarrera doan

Urriak 26, ostirala
20:30 Antzerkia: Hozkailua (Huts Teatroa: Ander Lipus eta Patricia Urrutia). Euskaraz, 10 euro. Social Antzokiko bazkideek %50eko deskontua

Urriak 27, larunbata
20:30 Musika: BOS + Naroa Intxausti. 18-22 euro

Urriak 28, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: Drag’e uraren bila (Logela multimedia, Euskadi). Euskaraz, 5 euro

Azaroak 3, larunbata
20:30 Antzerkia: Orlando (Teatro Defondo, Madril). Gazteleraz, 15 euro

Azaroak 10, larunbata
20:30 Dantza: Erritu (Sharon Fridman eta Kukai Dantza, Madril-Euskadi). 15 euro

Azaroak 11, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: Kontukantari 2. Mendian ibiltari (La enana naranja, Euskadi). 5 euro

Azaroak 18, igandea
20:30 Musika: Korrontzi: “Galbahea” + Iruñeako Orkestra Sinfonikoa + Leinu Dantza Konpainia. 12 euro

Azaroak 24, larunbata
20:30 Antzerkia: Los años rápidos (Radio para teatro, Madril). Gazteleraz, 18 euro

Azaroak 25, igandea
12:30 Dantza (umeentzako): Xihiko (Elirale, Euskadi). 5 euro

Abenduak 1, larunbata
20:30 Dantza: Martin Zalakain (Artedrama&Argia, Euskadi). Euskaraz, 15 euro

Abenduak 2, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: Inondik inora (Benetan Be, Euskadi). 5 euro

Abenduak 14, ostirala
20:30 Antzerkia: Zazpi senideko (Axut! + Artedrama + Le petit théätre de Pain, Euskadi). Euskaraz, 10 euro. Social Antzokiko bazkideek %50eko deskontua

Abenduak 15, larunbata
20:30 Antzerkia: Casa de muñecas 2 (Trasgo Producciones. Aitana Sánchez Gijón eta beste batzuk). Gazteleraz, 14-18 euro

Abenduak 22, larunbata
21:00 Musika: Guateque. 8 euro

Abenduak 28, ostirala
18:00 Zirkua: inTarsi (Cico Eia, Katalunia). 12 euro

Abenduak 30, igandea
12:30+17:30 Umeentzako antzerkia: El flautista de Hamelin. El musical (Nacho Vilar Producciones, Murcia). 10 euro

Urtarrilak 19, larunbata
19:00 Dantza: Play (Aracaladanza, Madril). 15 euro. Social Antzokiko bazkideek eta 16 urtetik beherakoek %50eko deskontua

Urtarrilak 26, larunbata
20:30 Antzerkia: Espía a una mujer que se mata (Centro Dramático Nacional, Madril). Gazteleraz, 14-18 euro

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak