☉ Basauri
Ismael Serrano, Itziar Atienza, Llum Barrera eta Imanol Arias, Social Antzokian
Zuzeneko 30 ikuskizun programatu dituzte Social Antzokian, 2019ko irailetik 2020ko urtarrilera bitartean: helduentzako 22 ikuskizun eta umeentzako 8.

Zuzeneko 30 ikuskizun programatu dituzte Social Antzokian, 2019ko irailetik 2020ko urtarrilera bitartean: helduentzako 22 ikuskizun eta umeentzako 8. Besteak beste, antzezlanak, kontzertuak, dantza eta zirkoa izango dira. “Aipatzekoa da aurrekoetan baino musika ikuskizun gehiago programatu ditugula”, dio Gerardo Ayo Social Antzokiko kudeatzaileak.
Aipatzekoa da izen handiko antzezleak eta abeslariak igoko direla Social Antzokiko eszenatokira: Ismael Serrano, Albert Pla eta Patricia Krauss musikariak, eta Imanol Arias, Emilio Gutiérrez Caba, Itziar Atienza, Carlos Hipólito, Llum Barrera, José Ramón Soroiz, eta Asier Etxeandia aktoreak. “Azkenengoari dagokionez, berrikuntza izango da, eserlekurik gabe ikustekoa izango baita antzezlana, zutunik”, dio Ayok.

Gaur aurkeztu dute Social Antzokiko programazioa, irailetik urtarrilera bitartekoa // Argazkia: Geuria
Antzerki eta dantza konpainiei dagokienez nabarmentzekoak dira Yllana, Kulunka, Histrión, Borobil, Kukai Dantza eta Wichita Co. Era berean, ohiko zinema eta zine-klub programazioa ere eskainiko dute. Haurrentzako ikuskizunen artean, antzerkia, dantza eta musika programatu dituzte, eta euskarazko ikuskizunek toki berezia izango dute, Paraíso, Gorakada, Atx Teatroa eta Glu Glu euskal konpainien lanei esker.
Programatutako ikuskizunetarako sarrerak salgai jarriko dituzte lehenengo Social Antzokiko bazkideentzako, ekainaren 12tik 21era bitartean txarteldegian bertan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Hilaren 22tik aurrera bazkide ez direnek eskuratu ahal izango dituzte sarrerak Social Antzokiko txarteldegian edo Kutxabanken. Gaur egun, 1.344 bazkide ditu Social Antzokiak.
SOCIAL ANTZOKIA 2019 IRAILA-2020 URTARRILA
SCL aldizkaria PDFan
Irailak 27, ostirala
20:30 Kontzertua: Ismael Serrano: Hoy es siempre. Todavía
Irailak 29, igandea
12:30 Haurrentzako antzerkia: Viaje al centro del cuerpo humano (Spasmo Teatro)
Urriak 5, larunbata
20:30 Kontzertua: Travellin’ Brother Big Band: 13th Avenue South
Urriak 6, igandea
18:00 Haurrentzako kontzertua/antzerkia: Las Cuatro estaciones… Ya no son lo que eran (Teatro Che y Moche)
Urriak 12, larunbata
20:30 Umorea: The Opera Locos (Yllano Teatro)
Urriak 19, larunbata
20:30 Antzerkia: La lista de mis deseos (Llum Barrera)
Urriak 25, ostirala
20:30 Antzerkia euskaraz: Erlauntza (Vaiven Teatro)
Urriak 26, larunbata
20:30 Antzerkia: Quitamiedos (Kulunka Teatro)
Azaroak 2, larunbata
20:30 Musika/Dantza: La Porteña Tango: 10 años (La Porteña Tango Trío)
Azaroak 9, larunbata
20:30 Antzerkia: La isla (Histrión Teatro)
Azaroak 13, asteazkena
20:30 Musika Gertu: The Reverend Shawn Amos
Azaroak 16, larunbata
20:30 Dantza: Burdina/Hierro (Adriana Bilbao)
Azaroak 17, igandea
12:30 Haurrentzako dantza/antzerkia euskaraz: Ehuna (Ehuna Dantzaz & Teatro Paraíso)
Azaroak 23, larunbata
20:30 Musika: Albert Pla: Miedo
Azaroak 24, igandea
12:30 Haurrentzako antzerkia euskaraz: Mari Errauskin (Glu Glu)
Azaroak 30, larunbata
20:30 Antzerkia: Copenaghe (Producciones Teatrales Contemporáneas)
Abenduak 1, igandea
18:00 Magia: El misterioso caso de Houdini y la habitación cerrada (Nacho Diago)
Abenduak 8, igandea
12:30 ESTREINALDIA. Haurrentzako antzerkia euskaraz: Kaskarot (ATX Teatroa)
Abenduak 11, asteazkena
20:30 Musika Gertu: La Musgaña
Abenduak 13, ostirala
20:30 Antzerkia euskaraz: Roman eta Julieta (Borobil Teatroa)
Abenduak 14, larunbata
20:30 Antzerkia: El coronel no tiene quien le escriba (Okapi Producciones)
Abenduak 21, larunbata
21:00 Guatekea
Abenduak 28, larunbata
20:30 Kontzertua: Patricia Kraus: Pioneras
Abenduak 29, igandea
16:30-18:30 Haurrentzako musikala: El libro de la selva. Las aventuras de Mowgly (Cia. Pepe Ferrer)
Urtarrilak 11, larunbata
20:30 Antzerkia: Mastodonte (Asier Etxeandia & Enrico Barbaro)
Urtarrilak 12, igandea
12:30 Haurrentzako antzerkia: El tesoro de Barracuda (A la Sombrita Teatro)
Urtarrilak 15, asteazkena
20:30 Musika Gertu: Fetén Fetén & Jou González
Urtarrilak 18, larunbata
20:30 Dantza/Musika: Gauekoak (Kukai Dantza + Izaro & Arkaitz Minner)
Urtarrilak 25, larunbata
20:30 Antzerkia: What is love? Baby don’t hurt me (Wichita Co)
Urtarrilak 26, igandea
12:30 Haurrentzako antzerkia euskaraz: Pinotxo (Gorakada Teatroa)
☉ Basauri
Kareaga Auzo Elkarteak 2026ko egutegia egin du berriro argazki zaharrekin

Zazpigarren urtez jarraian Kareaga Auzo Elkarteak egutegia egin du. Eta aurreko urteetan bezala, auzoko argazki zaharrekin bete dute egutegia, “gure auzoaren iragana eta auzotarrak gogorarazteko”.
Abenduan jarri zituzten 1.000 ale salgai auzoko tabernetan 2,5 euroan. Auzo Elkarteko bazkideek doan jaso ahal izango dute.
2019ko abenduan publikatu zuten lehen egutegia, eta ordutik urtero kaleratu dute. Horretarako argazki bilketa martxan du Auzo Elkarteak.
“2020tik Kareaga Auzo Elkartea herritarren parte-hartze bidezko proiektu bat aurrera eramaten ari da; auzokideek emandako dokumentazioarekin eta testigantzekin auzoaren historia berreraiki eta sakondu nahi duen proiktua, alegia”, diote.
Argazkiak, negatiboak, diapositibak, kartela, egunkarietako ebakiak edota bideoak ari dira biltzen eta digitalizatzen.
“Oroitzapen bilketa honen bidez, gure historiaren zati bat galtzea saihestu nahi dugu, eta material hori auzoko kontakizun kolektibo bat eraikitzeko erabili. Izan ere, Kareaga auzoa aldaketa handiak eta sakonak bizi izan ditu XX. mendetik hirigintzan, gizartean eta ekonomian”, diote.
☉ Basauri
Igor Oca basauriarrak Leganesen lehen taldea zuzenduko du denboraldi amaierara arte
Talde madrildarrak karguan berretsi du entrenatzailea, abenduaren 5ean Paco Lopezen ordez behin-behineko kargua hartu ostean

Gabon gau egunean iragarri zuen Leganes talde madrildarrak albistea: Igor Oca Pulido basauriarra CD Leganeseko lehen taldeko entrenatzailea izango da denboraldia bukatu bitartean, taldearen gidaritza hartu eta hiru astera.
Joan den udan iritsi zen Oca Leganesera, Sestao Riverretik, klubeko bigarren taldea (Leganes B) gidatzeko asmoz. Hala ere, Paco Lopezen kargugabetzearen ostean, lehen taldearen ardura hartu zuen behin-behinean.
Tarte honetan zuzendu dituen hiru partidetan (bi berdinketa eta porrot bat), klubeko zuzendaritzaren konfiantza bereganatu duela argi utzi du erabaki honek.
GEURIAk elkarrizketa egin zion Ocari 2024ko apirilean, ´Arkeologia baloirengatik aldatu zuen basauriarra´ izeneko erreportajean. Profil berezia du entrenatzaile basauriarrak: Historian lizentziatua da eta Arkeologian espezializatua, baina bere ibilbide profesionala aulkian garatu du azken urteetan, batez ere Hego Amerikan, hala nola Ekuadorren, Txilen edo Mexikon.
Erronka nagusia: Salbazioa
Basauriarraren zeregina ez da erraza izango. Leganes LaLiga Hypermotion-eko (Bigarren Maila) jaitsiera postuetan dago une honetan, salbaziotik puntu bakar batera bada ere. Bere lantaldean Ivan Gomez (bigarren entrenatzailea), Alberto Bueno eta Nano Rivas izango ditu lagun denboraldiko helburua lortzeko.
Datorren astelehenean, abenduaren 29an, prentsaurreko ofiziala eskainiko du Ocak Butarque instalazioetan, proiektu berriaren xehetasunak emateko.
☉ Basauri
Pertsona bat eta bere txakurra harrapatu ditu auto batek Basauriko Azganeta kalean
Istripua atzo arratsaldean gertatu zen. Osasun-langileek zauritutako pertsona artatu zute, eta suhiltzaileek, berriz, zauritutako animalia egonkortu zuten

Bart arratsaldean trafiko istripua gertatu zen Basauriko Azganeta kalean, Artunduagako enpresagunearen pasabidearen parean. Suhitzaileek jakinarazi dutenaren arabera, auto batek pertsona bat harrapatu du eta, berarekin batera, zaurituta geratu da bere txakurra ere.
Suhiltzaileek sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, abisua jaso bezain laster bertaratu dira larrialdi zerbitzuak. Osasun-langileak harrapatutako pertsona artatzeaz arduratu dira lekura iritsi direnean.
Bizkaiko Suhiltzaileek hartu dute txakurra artatzeko ardura. Animalia ere zaurituta geratu da kolpearen ondorioz, eta suhiltzaileek bertan egonkortu dute, jabeari laguntza medikoa ematen zioten bitartean.
Une honetan ez da zaurituen egoeraren inguruko xehetasun gehiagorik eman, ezta istripuaren arrazoien inguruko argibiderik ere. Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
☉ Basauri
Argazkiak | Olentzero eta Mari Domingi lagunez inguratuta iritsi dira Basaurira!

Euriak ez du zapuztu Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira Basaurin. Galtzagorriak, dantzariak, Mari eta Sugaar, eta Basajaun lagun izan dituzte bidean, baita kalejirara batu diren herritarrak ere.
☉ Basauri
San Migeleko lanzaderak Basauriko geltokia lekuz aldatuko du 2026an: udaletxetik Kareagara
Urtarrilaren 1etik aurrera izango du aldaketa. Maiztasuna 30 minuturik behinekoa izango da eta autobus berri batek emango du zerbitzua

San Migeleko lanzadera zerbitzuak aldaketak izango ditu 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Basauriko Udaletik azaldu dutenez, lanzaderaren Basauriko geltokia lekuz aldatuko dute eta urtarrilaren 1etik aurrera Kareaga Goikoa 83 kalean egongo da geralekua, Kareagan, Kutxabanken ondoan.
“Gaur egun autobusa Basozelaiko metro geltokiaren aurrean gelditzen da, baina sarbide hori ez da irisgarria. Horregatik, urtarrilaren 1etik aurrera Bidasoa kaleko metro geltokiaren aurrean geldituko da; hango sarbidea irisgarria da”, esan dute udal ordezkariek.
Modu horretan, honakoa izango da lanzaderak San Migeletik Basaurira egingo duen ibilbidea: Eleuterio Villaverde 22 (San Migel)-Gernika 5 (Abaroa)-Kareaga Goikoa 83 (Kutxabank).
Ondoren, Boketean norabide aldaketa egin ostean, Basauritik San Migelerako ibilibidea hau izango da: Kareaga Goikoa 26 (Bidasoa metro geltokia)-Gernika 8 (Abaroa)-Eleuterio Villaverde 22 (San Migel).
30 minutuko maiztasuna
Lanzadera astelehenetik igandera bitartean ibiliko da, 06:05etik 23:15era, eta maiztasuna 30 minuturik behinekoa izango da.
Eta, udal arduradunek zehaztu dutenez, 11:ooetan eta 18:30ean ez da zerbitzurik egongo.
Urtarrilaren 1etik aurrera lanzaderaren maiztasuna txikiagoa izango da (abenduaren 31ra arte 20 minuturik behinekoa da): “Hala ere, San Migeletik igarotzen diren Bizkaibusen lineekin konbinatuz gero, garraio-zerbitzu integrala 15 minuturik behinekoa izango da. Gainera, badaude bizkaitarrontzako zenbait garraio-laguntza publiko”, esan dute.
Autobus berria
Aldaketa horiez gain, ingurumenaren alorreko hobekuntzak ezarriko ditu Basauriko Udalak. Zehazki, autobus berri batek emango du zerbitzua, “katalizatzailea eta ad blue teknologia erabiltzen dituena”.
“Orain arte zerbitzua eman duten autobusak baino efizienteagoa da eta ingurumenaren alorreko hobekuntzak ditu. Gainera, kutsadura akustikoa gutxituko da, lanzadera ez delako Basozelaitik igaroko”, diote udal ordezkariek.
Bestetik, epe laburrera eta ertainera, “eta san migeldarrei metrorainoko garraioa bermatzen jarraitzeko”, Bizkaiko Foru Aldundiaren mugikortasun jasangarriaren eredu berrian sartuko da Basauriko Udala.
“Aurreikusten da eredu hori bi urteko epean hasiko dela martxan, eta, beraren bidez, zerbitzu publikoak bikoiztea ekidingo da, Bizkaiko garraio osoa arrazionalizatuko da, eta mugikortasun jasangarriranzko urratsak egingo dira”, diote.
Eredu berrian dohainik izango dira garraioen arteko aldaketak, “eta, horri esker, San Migeleko auzotarrek Bizkaibus eta Metroa lotu ahalko dituzte, metroraino heltzeko edo metroa erabili osteko ibilbidean kostu gehigarririk izan gabe”, esan dute.
Eredu berria abiarazi aurretik, Bizkaibusek parte-hartze bidezko prozesua abiaraziko du, bizkaitarrek euren iritzia eman eta proposamenak egiteko aukera izateko.


































