→Basauri

Ismael Serrano, Itziar Atienza, Llum Barrera eta Imanol Arias, Social Antzokian

Zuzeneko 30 ikuskizun programatu dituzte Social Antzokian, 2019ko irailetik 2020ko urtarrilera bitartean: helduentzako 22 ikuskizun eta umeentzako 8.

Ismael Serranoren kontzertuarekin hasiko da Social Antzokiko programazioa irailean // Argazkia: Ismael Serrano

Zuzeneko 30 ikuskizun programatu dituzte Social Antzokian, 2019ko irailetik 2020ko urtarrilera bitartean: helduentzako 22 ikuskizun eta umeentzako 8. Besteak beste, antzezlanak, kontzertuak, dantza eta zirkoa izango dira. “Aipatzekoa da aurrekoetan baino musika ikuskizun gehiago programatu ditugula”, dio Gerardo Ayo Social Antzokiko kudeatzaileak.

Aipatzekoa da izen handiko antzezleak eta abeslariak igoko direla Social Antzokiko eszenatokira: Ismael Serrano, Albert Pla eta Patricia Krauss musikariak, eta Imanol Arias, Emilio Gutiérrez Caba, Itziar Atienza, Carlos Hipólito, Llum Barrera, José Ramón Soroiz, eta Asier Etxeandia aktoreak. “Azkenengoari dagokionez, berrikuntza izango da, eserlekurik gabe ikustekoa izango baita antzezlana, zutunik”, dio Ayok.

Gaur aurkeztu dute Social Antzokiko programazioa, irailetik urtarrilera bitartekoa // Argazkia: Geuria

Antzerki eta dantza konpainiei dagokienez nabarmentzekoak dira Yllana, Kulunka, Histrión, Borobil, Kukai Dantza eta Wichita Co.  Era berean, ohiko zinema eta zine-klub programazioa ere eskainiko dute. Haurrentzako ikuskizunen artean, antzerkia, dantza eta musika programatu dituzte, eta euskarazko ikuskizunek toki berezia izango dute, Paraíso, Gorakada, Atx Teatroa eta Glu Glu euskal konpainien lanei esker.

Programatutako ikuskizunetarako sarrerak salgai jarriko dituzte lehenengo Social Antzokiko bazkideentzako, ekainaren 12tik 21era bitartean txarteldegian bertan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Hilaren 22tik aurrera bazkide ez direnek eskuratu ahal izango dituzte sarrerak Social Antzokiko txarteldegian edo Kutxabanken. Gaur egun, 1.344 bazkide ditu Social Antzokiak.

SOCIAL ANTZOKIA 2019 IRAILA-2020 URTARRILA
SCL aldizkaria PDFan

Irailak 27, ostirala
20:30 Kontzertua: Ismael Serrano: Hoy es siempre. Todavía

Irailak 29, igandea
12:30 Haurrentzako antzerkia: Viaje al centro del cuerpo humano (Spasmo Teatro)

Urriak 5, larunbata
20:30 Kontzertua: Travellin’ Brother Big Band: 13th Avenue South

Urriak 6, igandea
18:00 Haurrentzako kontzertua/antzerkia: Las Cuatro estaciones… Ya no son lo que eran (Teatro Che y Moche)

Urriak 12, larunbata
20:30 Umorea: The Opera Locos (Yllano Teatro)

Urriak 19, larunbata
20:30 Antzerkia: La lista de mis deseos (Llum Barrera)

Urriak 25, ostirala
20:30 Antzerkia euskaraz: Erlauntza (Vaiven Teatro)

Urriak 26, larunbata
20:30 Antzerkia: Quitamiedos (Kulunka Teatro)

Azaroak 2, larunbata
20:30 Musika/Dantza: La Porteña Tango: 10 años (La Porteña Tango Trío)

Azaroak 9, larunbata
20:30 Antzerkia: La isla (Histrión Teatro)

Azaroak 13, asteazkena
20:30 Musika Gertu: The Reverend Shawn Amos

Azaroak 16, larunbata
20:30 Dantza: Burdina/Hierro (Adriana Bilbao)

Azaroak 17, igandea
12:30 Haurrentzako dantza/antzerkia euskaraz: Ehuna (Ehuna Dantzaz & Teatro Paraíso)

Azaroak 23, larunbata
20:30 Musika: Albert Pla: Miedo

Azaroak 24, igandea
12:30 Haurrentzako antzerkia euskaraz: Mari Errauskin (Glu Glu)

Azaroak 30, larunbata
20:30 Antzerkia: Copenaghe (Producciones Teatrales Contemporáneas)

Abenduak 1, igandea
18:00 Magia: El misterioso caso de Houdini y la habitación cerrada (Nacho Diago)

Abenduak 8, igandea
12:30 ESTREINALDIA. Haurrentzako antzerkia euskaraz: Kaskarot (ATX Teatroa)

Abenduak 11, asteazkena
20:30 Musika Gertu: La Musgaña

Abenduak 13, ostirala
20:30 Antzerkia euskaraz: Roman eta Julieta (Borobil Teatroa)

Abenduak 14, larunbata
20:30 Antzerkia: El coronel no tiene quien le escriba (Okapi Producciones)

Abenduak 21, larunbata
21:00 Guatekea

Abenduak 28, larunbata
20:30 Kontzertua: Patricia Kraus: Pioneras

Abenduak 29, igandea
16:30-18:30 Haurrentzako musikala: El libro de la selva. Las aventuras de Mowgly (Cia. Pepe Ferrer)

Urtarrilak 11, larunbata
20:30 Antzerkia: Mastodonte (Asier Etxeandia & Enrico Barbaro)

Urtarrilak 12, igandea
12:30 Haurrentzako antzerkia: El tesoro de Barracuda (A la Sombrita Teatro)

Urtarrilak 15, asteazkena
20:30 Musika Gertu: Fetén Fetén & Jou González

Urtarrilak 18, larunbata
20:30 Dantza/Musika: Gauekoak (Kukai Dantza + Izaro & Arkaitz Minner)

Urtarrilak 25, larunbata
20:30 Antzerkia: What is love? Baby don’t hurt me (Wichita Co)

Urtarrilak 26, igandea
12:30 Haurrentzako antzerkia euskaraz: Pinotxo (Gorakada Teatroa)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak