→Basauri

Goazen, Madame Butterfly eta Ghero, Social Antzokian

Guztira 28 ikuskizun programatu dituzte Social Antzokian, 2019ko urtarriletik maiatzera bitartean: antzerkia, kontzertuak, opera, dantza edota zirkoa. 

Ghero antzezlana martxoan iritsiko da Social Antzokira

Guztira 28 ikuskizun programatu dituzte Social Antzokian, 2019ko urtarriletik maiatzera bitartean: antzerkia, kontzertuak, opera, dantza edota zirkoa

Zuzeneko 28 ikuskizun programatu dituzte Social Antzokian, 2019ko urtarriletik maiatzera bitartean: helduentzako 19 ikuskizun  eta umeentzako 9. Besteak beste, 14 antzezlan, 10 kontzertu-egun, opera bat, dantza-emanaldi bat eta bi zirko-ikuskizun izango da.

Aipatzekoa da izen handiko antzezleak eta abeslariak igoko direla Social Antzokiko eszenatokira: Kiti Manver, Susi Sánchez, Natalia Verbeke, Miguel Rellán, Fele Martínez, Nuria González, ELE, Bruce Webber edota Hakima Flissi. Antzerki eta dantza konpainiei dagokienez nabarmentzekoak dira Aracaladanza (Play), Tartean (Ghero, azken euskalduna), Txalo (Juntos) edo Markeliñe (Julietas (Romeo Circo), zirku-ikuskizuna eskainiko du lehen aldiz). Era berean, ohiko zinema eta zine-klub programazioa ere eskainiko dute, baita MAZ Basauri musika jaialdia ere. Haurrentzako ikuskizunen artean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak eta Goazen musikala programatu dituzte.

Programatutako ikuskizunetarako sarrerak salgai jarriko dituzte lehenengo Social Antzokiko bazkideentzako, abenduaren 14tik 21era bitartean antzokiko leihatilan. Hilaren 22tik aurrera bazkide ez direnek eskuratu ahal izango dituzte sarrerak Social Antzokiko txarteldegian edo Kutxabanken.

Social Antzokia 2019 Urtarrila-Maiatza

SCL aldizkaria PDFan

Urtarrilak 13, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: Xocolat (Teatro Paraiso)

Urtarrilak 16, asteazkena
20:30 Musika: Ana Bejarano Concept

Urtarrilak 19, larunbata
19:00 Dantza: Play (Aracaladanza)

Urtarrilak 20, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: Burbuja (7 burbujas)

Urtarrilak 25, ostirala
20:30 Antzerkia: 7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak (ATX Teatroa)

Urtarrilak 26, larunbata
20:30 Antzerkia: Espía a una mujer que se mata (Producciones Teatrales Contemporáneas)

Otsailak 2, larunbata
19:00 Zirkua: Julietas (Romeo Circo) (Markeliñe)

Otsailak 9, larunbata
20:30 Antzerkia: La zanja (Titzina Teatre)

Otsailak 10, igandea
11:00/13:00 Musika umeentzat: Sator Jator (Ene Kantak taldea)

Otsailak 13, asteazkena
20:30 Musika Gertu: Webb Wilder & Hendrik Röver

Otsailak 16, larunbata
20:30 Musika: ELE, ‘What night hides’ bira

Otsailak 23, larunbata
20:00 Opera: Madame Butterfly (Opera 2001)

Otsailak 24, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: Mi padre es un ogro (La Baldufa)

Martxoak 9, larunbata
20:30 Antzerkia: Claudia (La conquesta del Pol Sud)

Martxoak 10, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: Historia de un calcetín (La Canica Teatro)

Martxoak 13, asteazkena
20:30 Musika Gertu: Ina Forsman

Martxoak 16, larunbata
20:30 Zirkua: No estoy en casa (Manolo Alcantara konpainia)

Martxoak 22, ostirala
20:30 Musika: Hakima Flissi

Martxoak 23, larunbata
20:30 Antzerkia: 7 años (Ver Teatro & Producciones Teatrales Contemporáneas)

Martxoak 29, ostirala
20:30 Antzerkia: Ghero (Tartean Teatroa & Euskaltzaindia)

Martxoak 31, igandea
12:30 Umeentzako antzerkia: Pinotxo (Glu Glu)

Apirilak 6-7
16:45/19:00 Musikala: Goazen 5.0

Apirilak 13, larunbata
20:30 Antzerkia: Todas las mujeres (Producciones OFF & Vania)

Apirilak 26-27 + Maiatzak 3-4
21:00 MAZ Basauri 2019

Maiatzak 18, larunbata
20:30 Umorea: Félix Albó: Tanatorium. La sola muerta espera

Maiatzak 19, igandea
16:45/19:00 Pailazoak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua

Maiatzak 25, larunbata
20:30 Antzerkia: Juntos (Txalo)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak