→Basauri

Kirola, politika, genero indarkeria eta gastronomia hizpide, Soloarte Txokoaren 42. Kultur Astean

Otsailaren 25etik martxoaren 2ra bitartean Kultur Astea ospatuko du Basauriko Soloarte Txokoak. Argazki erakusketa, hitzaldiak eta herri-bazkaria antolatu dituzte.

Iazko Kultur Astea Soloarte Txokoan // Soloarte Txokoa

Otsailaren 25etik martxoaren 2ra bitartean Kultur Astea ospatuko du Basauriko Soloarte Txokoak (Doktor Jose Garai kalea). Aurten 42. edizioa izango da eta argazki erakusketa, hitzaldiak eta herri-bazkaria antolatu dituzte.

42. Kultur Astea – Soloarte Txokoa

Otsailak 25, astelehena
20:00 Argazki erakusketaren inaugurazioa: Basauriko historia argazkilaritzaren bidez

Otsailak 26, asteartea
20:00 Hitzaldia: Kirola eta kirolariak jarraitzen
Hizlaria: Iñigo Markinez kazetaria (Radio Bilbao-Ser)
Aurkezlea: Tximu Txirapozu

Otsailak 27, asteazkena
20:00 Hitzaldia: Politika lanbide gisa
Hizlaria: Jose Manuel Mata Zientzia Politikoko irakaslea eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekano ohia
Aurkezlea: Unai Zelaia

Otsailak 28, osteguna
20:00 Hitzaldia: Genero indarkeria, albistetik eta estatistikatik haratago: biktima
Hizlaria: Tania Bikandi psikologoa. Etxeko indarkeriaren eta sexu indarkeriaren tratamendu psikologikoan espezialista
Aurkezlea: Asier Iragorri

Martxoak 1, ostirala
20:00 Hitzaldia: Eguneroko janarietatik, joera gastronomiko berrietara
Hizlariak: Juanjo Romano kazetaria (Soloarte Txokoaren presidente ohia) eta Rafael Soto ardo eta delicatessen merkataria
Aurkezlea: Jose Miguel Santamaria

Martxoak 2, larunbata
Herri-bazkaria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak